Itzuli

“Indurain” txirrindularitza proba egitea arbuiatu du Atarrabiako Geroa Baik

Txirrindularitza lasterketa ezagun honen baimentzearen aurrean bere gaitzespena adierazi du koalizioak, mota honetako jende pilaketak ekidin behar baitira

Mikel Asiain Mikel Asiain
Foto de Atarrabia Geroa Bai, Villava, grupo municipal.

Atarrabiako Geroa Baik bere kezka agertu du “Indurain” txirrindularitza proba egingo dela eta. Horrela agertu zuen pasa den ekainaren 30ean Atarrabiako udalean egindako osoko bilkuran. Bertan, ekitaldia burutzeko baimena ulergaitza zela azpimarratu zuen koalizioak, aurreko astean juxtu herriko jaiak bertan behera utzi baitziren, eta hauek urrian dira.

“Honek zerbait positiboa ekarriko digu edo masifikazioa, kontrol eza eta kioronabirusa kutsatzeko arriskuaren areagotzea bakarrik?” galdegin zuen Mikel Asiain taldeko bozeramaileak. “Oso ekitaldi entzutetsua dela badakigu bai eta Atarrabiarentzako ekarpen ekonomiko garrantzitsua dakarrela ere, baina une hauetan osasun publikoa gailendu beharra dugu beste ezeren gainetik, eta horregatik gure aburuz ez luke baimenik eduki behar. Baimen hori ukatzeko eta proba bertan behera uzteko oraindik garaiz gaudela uste dugu”.

Une hauetan osasun publikoa gailendu beharra dugu beste ezeren gainetik, eta horregatik gure aburuz ez luke baimenik eduki behar

Puntu horretan bertan, koronabirusak eragindako osasun krisialdiaren deseskalatze fase ezberdinetan alkatetzak herritarrei ardura soziala eskatuz mezuak bidaltzeko alkateari egindako eskaera ezberdinei erantzunik jaso ez izana kritikatu zuen koalizioak. “Lehen unetik arauen hausteak ikusi ziren eta autoardura eska zedin, esku har zedin eta ekintza horien berri eman zedin eskatu genuen, disuasio izaera baitute ekintza hauek”, azpimarratu zuen Asiainek.

Atarrabiako Geroa Baik halaber gogorarazi zuenez, pasa den ekainaren 12ko Gobernu Batzordean alkateari eskatu zion egoera jakinetan maskararen derrigorrezko erabilpenaren gaineko araudia herritarrei gogorarazteko bando bat eman zezan, udalerriko kaleetan erlaxamendua antzematen baitzen, eta Udaltzaingoak modu informatiboan jardutera agindu zezan ere. Bandorik ez ematea aurpegiratu zion koalizioak eta udaltzainei bere mezua benetan helarazi ote zien zalantzan jarri zuen.

Koaliziotik oso modu positiboan baloratu da “Indurain” probaren ohiko antolamendua, txirrindularitzaren ehunka zaleentzako tradizio eta erakargarritasun handiko proba herrikoia baita, baina koalizioaren iritziz “aurten ezin da, Sanferminak ezin diren bezalaxe, ez eta Atarrabiako jaiak, ez eta jende asko elkartzen duen beste ospakizunak bezala”. Koalizioak 2021 urtean egitea eskatu du.

Izena eman gure buletina jasotzeko