Industria legea, POCTEFA programaren Europako funtsak eta Nafarroako Ubidea izango dira Geroa Baik hurrengo kontrol saiora eramango dituen mintzagaiak
Pablo Azcona Nafarroako Parlamentuan Geroa Bairen bozeramaileak Parlamentuko Mahai eta Eledunen Batzarraren ondoren egindako adierazpenetan, koalizioak osteguneko kontrol saiora eramango dituen galderak aurkeztu ditu. Industria eta Enpresa Sustapen Foru Legearen aurreproiektuari buruz galdetuko dio Irujo kontseilariari. Azconak azaldu duenez, “Geroa Bain badakigu Legea funtsezkoa dela, industria sektorea gure BPGren %31 baita”. Geroa Bairen bozeramaileak azpimarratu duenez, “gainera, Nafarroan enplegua sortzeko gako den sektorea da eta dokumentu horrek hainbat neurri planteatzen ditu, hala nola gobernantza egokiarekin harremana dutenak, sinplifikazio administratiboarekin, trantsizio ekologiko eta digitalarekin edo berraktibatze industrialarekin, besteak beste”.
Halaber, Euroeskualdeak kudeatzen duen POCTEFA programaren deialdi batean lortu den 2,2 milioi euroko finantzaketa jaso duten sei proiektu europarrei buruz galdetuko du koalizioak. Azconak azaldu duenez, Geroa Baik “Ana Ollo lehendakariordeari egingo dio galdera, Nafarroak programa hauetan lotutako onurak zeintzuk izan diren azal dezan”.
Eta, azkenik, Geroa Baik Chivite kontseilariari galdera egingo dio ere, Nafarroako Ubidearen finantzaketaren eta lursail ureztagarrien berri eman dezan. Geroa Baiko bozeramaileak azaldu duen moduan “pasa den astean Inbertsioen Europako Bankuko ordezkaritza batek Nafarroa bisitatu zuen Nafarroako Ubidearen II Fasearen proiektuaren bideragarritasun ekonomikoa eta ingurumenari dagokiona aztertzeko, bai eta proiektuaren finantzaketa bere partaidetza zehazteko ere”. “Finantzaketa hau, bai Nafarroako Ubidearena, bai eta lursail ureztagarriena, argitu gabe dago oraindik”, azpimarratu du Azconak, horregatik Geroa Baik galdera egingo dio kontseilariari, “bere departamentuak gai honetan dituen aurreikuspenak azal ditzan”.
Beste gai batzuen artean, Antsoain eta Barañaingo ikastetxeetan bi urteko haurrentzako ikasgelak ezartzeari emandako ezetzari buruz galdeturik, Azconak azpimarratu du “Geroa Bairen jarrera argia dela”, eta “planifikazioa eta adostasunak” beharrezkoak direla adierazi du. Geroa Bairentzako ebaluaketa pedagogikoa gako dela gogorarazi du, bai eta “0-3 ziklo publiko, unibertsal eta doako” baten aldeko bere apustua.
Pablo Azcona