Iragarkien banaketa berriak euskarazko komunikabideak baztertzen dituela salatu du Iruñeko Geroa Baik
Koalizioaren iritziz Navarra Sumak euskara gutxiesten du berriro ere hiriaren hizkuntza aniztasuna ahaztuz
Iruñeko Udaleko Geroa Bairen Udal Taldeak, 2020 urterako publizitate instituzionala egiteko komunikabideentzako kontratuen banaketa berria gaitzetsi du “euskarazko komunikabide guztiak kanpoan uzten dituelako, hiriaren hizkuntza aniztasuna ahaztuz”.
“Tokiko Gobernu Batzordeak onartu duen marko akordioarekin banaketarako irizpideetan aldaketan egon dira, hala nola ikus-entzulegoaren %10eko ataria, horrekin euskarazko komunikabide guztiak de facto kanpo utziz”, gaitzetsi du koalizioak.
Iruñeko Geroa Bairen udal taldearen iritziz “onartezina da komunikabide euskaldun guztiak kanpo uztea, informazioa euskaraz lortzeko herritarren eskubidearen aurkakoa baita, eta hizkuntza propioa den heinean, gizarte demokratiko batean oinarrizko eskubidea da hori”.
Geroa Bairen aburuz, “Navarra Sumak iruindarron hizkuntza eskubideak gutxiesten ditu berriro ere, euskararen aurkako bere obsesioa agertuz”. “Azken finean, atera pauso eta iraganera itzultzearen adibide berria da hau Iruñeko herritarren hizkuntza eskubideei dagokienez, Europako erakundeetatik datozen gomendio mota ororen aurka eginez gainera”.
Patxi Leuza