Itzuli

Iruñeko Geroa Bai planifikazio hobea eskatu du hiri osoa gune urdina ezartzerako orduan

Koalizioaren aburuz beharrezkoa da muga eragina kontuan hartzea eta jada martxan dauden trafiko erregulazioak analizatzea

    Javier Leoz Javier Leoz

    Gune urdina hiri osora hedatzeko Iruñeko Udaleko gobernu taldearen proposamenaren aurrean, “eskualdearen eta mugikortasunaren ikuspuntuetatik  planifikazio handiagoa” eskatu du Geroa Bairen Udal Taldeak. Koalizioaren aburuz “Navarra Sumaren aldetik gune urdinaren handitzerako erabili den moduan ez da egokia izan, herritarren artean itxaropenak eta beldurrak sor ditzake eta”.

    Iruñeko Geroa Baik azpimarratu duenez “beharrezkoa da hiriko gune ezberdinetan dagoen muga eragina kontuan hartzea” eta “jada martxan dauden aparkalekuen erregulazioak eta bere eraginak analizatzearen” alde egin du, “beste ondorioen artean, horiek txikiagoak izan baitaitezke hiriko erdigunetik urrunago dauden heinean”. 

    Halaber, “disuasio-aparkalekuen politikari bultzada” ematearen alde agertu da koalizioa, “Iruñeko zenbait gunetako erregulazioa ekidin baitezake horrek”. Zentzu horretan, Iruñeko Geroa Baik gobernu taldea premiatu du “aparkaleku horien ezarpena bai eta mugakoak diren gune erregulatuak ondoko udalerriekin adostu ditzan”.

    Azkenik, planifikazio handiagoaz gain, Iruñeko Geroa Baik Navarra Sumari eskatu dio “sortuko diren arazoei erantzun azkarra emateko gai izan dadin, bizilagunen eskaeren aurrean arreta eta malgutasuna izan dezan, bai eta Alde Zaharreko bizilagunek Korralilloetan eta Anelier Pasealekuan aparkatzea baimendu dezan, Geroa Baik jada egin zuen eskakizunari helduz”.

    Izena eman gure buletina jasotzeko