Itzuli

Iruñeko Geroa Baik alferrikako gastutzat jo du Nafarroako XXL banderan xahututako 178.020 euroak

Enrique Maya alkateak iragarri zuen zifra ekonomikoa bete ez izana kritikatu du koalizioak, izan ere banderak %78 gehiago kostatu du, eta energia aurrezteko garai betean foru ikurra argiztatzeko ia 10.000 euro gastatu izana onartezina dela iritzi du

“Nafarroako XXL banderak 178.020 kostua izatea” kritikatu du Iruñeko Geroa Baik, “Mayak iragarritakoa baino %78 gehiago izanik, eta alferrikako gastua gainera, alkateak iragarri zuen zifra bete ez duela frogatuz”. Era berean koalizioak gaineratu duenez, “onartezina da energia aurrezteko garai betean, foru ikurra argiztatzeko Iruñeko Udalak ia 10.000 gastatu izana”.

Koalizioak nabarmendu duenez, “Nafarroako bandera hiriko toki nabarmen batean jartzeko arazorik ez duen arren, horren gastua gehiegizkoa da zeharo”. Ildo honetan, zorrotz agertu da Geroa Bai eta bere iritziz “Nafarroarekin konpromisoa ez da bandera baten bitartez burutzen, gizarte politikak burutuz baizik”.

Udal taldeak amaitzeko adierazi duenez, “polemika interesatuak bilatzen dituen alkate baten jokabidea da hau, kudeatzeko orduan duen ezgaitasunetik arreta desbideratzeko helburuarekin, horren adibide izanik Labriteko Zaldaina eta Juanjo Echeverría zinegotziaren aldetik baliabide publikoen erabilera desegokia, besteak beste”.

Izena eman gure buletina jasotzeko