Itzuli

Iruñeko Geroa Baik Artzapezpikutzaren egoitzan egindako pintadak gaitzetsi ditu

    Iruñeko Geroa Baik Iruñeko Artzapezpikutzaren egoitzan agertu diren pintadak gaitzetsi ditu eta lehenbailehen garbitu daitezen eskatu du. “Irainak eta mehatxuak ez du lekurik eztabaida politikoan”, baloratu du udal taldeak.

    Iruñeko Geroa Baik gainera artzapezpikutzaren jarrera kritikatu du, Mola eta Sanjurjoren gorpuak Erorien Monumentuko hilobitik ez ateratzeko helegiteak aurkeztu izanagatik. “Mola eta Sanjurjoren gorpuak hobitik ateratzea dela eta Artzapezpikutzaren jarrerak ez du justifikaziorik oroimenaren, justiziaren eta biktimen ordainaren bidean, baina horrek ez ditu justifikatzen ez zilegi egiten agertutako pintadak”, adierazi du udal taldeak. 

    Izena eman gure buletina jasotzeko