Itzuli

Iruñeko Geroa Baik bere babesa eman dio alkateari eta proposatutako arau eta lan markoaren bat egin du

Iruñeko Geroa Bairen iritziz gaur goizean Joseba Asirón Alkateak proposatutako arauak eta lan markoa “bide zuzen eta nahitaezkoak” dira Iruñearen alde lanean jarraitzeko eta hiri honentzako proiektu berria finkatzeko, aldaketaren alde gauden zinegotziek konpromiso osoa baitugu proiektu horrengan.

“Geroa Baiko udal taldeak, Joseba Asirón egungo alkatearekin hauteskundeen ondorengo lehen minututik agertu dugu gure konpromiso argia berretsi nahi dugu, demokratikoki hautatua izan baitzen irundarren gehiengoak eskatzen digun aldaketaren buru izateko”, azpimarratu du koalizioak. “Hortaz, bere figurarekiko eta horrek ordezkatzen duenarekiko gure babes leiala berretsi nahi dugu, aldaketaren Iruñea eta hiria ulertzeko eta eraikitzeko modu berri bat ordezkatzen baitu”, gaineratu du.

Koalizioak era berean publikoki berresten du atzo Iruñeko Udaleko gobernu taldeko gainontzeko kideekin burututako bileran egin zuen eskaintza eta alkateak horrela iritzi badu zinegotzigo delegatuak hartzeko prest agertu da, “aldaketaren gobernuari egonkortasuna eta jasangarritasuna emateko esfortzu elkar banatuaren baitan”.

“Gure eskaintzak ez du inondik inora aldaketaren gobernuari ematen diogun gure babesa baldintzatzen, jada bertan baikaude , Geroa Bai beti egon baita eta gobernu jardunarekiko konpromisotik lan egin baitu, nahiz eta zinegotzigo delegaturik ez eduki”, azpimarratu du udal taldeak.

Zentzu honetan, Iruñeko Geroa Baik azaldu du Iruñeko udal gobernuko egituraren berrantolaketa proposamen hau, bertan Geroa Bairen partaidetza zuzena proposatuz, udal gobernua eta alkatearen figura sendotzea duela helburu, jomuga argi batekin: aldaketa sendotzea gobernuaren kudeaketaren bidez, “une hauetan funtsezkoa deritzogun afera, legegintzaldiaren bigarren erdian aldaketa bultzatzen jarraitzeko”, nabarmendu du Geroa Baiko udal taldeak.

Azkenik, Iruñeko Geroa Baik bere konpromisoa berretsi du Iruñea berriaren alde lanean jarraitzeko “eta Guztion Iruñea eraikitzen jarraitzeko, moduetan eta jarreretan aldaketa beharrezkoa dela ere uste baitugu”. “Hiriaren kudeaketak eraginkortasuna, enpatia, seriotasuna eta leialtasuna eskatzen ditu”, amaitu du Geroa Baiko udal taldeak. 

Izena eman gure buletina jasotzeko