Itzuli

Iruñeko Geroa Baik bere lankidetza osoa eskaini du ETA-ren biktimen omenezko plakak jartzeko

Udal taldeak modu positiboan baloratu du biktima eta oroimen historikoaren alorrean Nafarroako Gobernuaren eta Iruñeko Udalaren arteko lankidetza

    Patxi Leuza Patxi Leuza

    Iruñeko Geroa Baik modu positiboan baloratu du oroimen historikoarekin harremana duten gaietarako Nafarroako Gobernuko Herritarrekiko Harremanen departamentuaren eta Iruñeko Udalaren arteko lankidetza akordioa, horrekin udal hilerrian Gerra Zibilaren eta frankismoaren biktimen panteoia handituz; eta ETA-ren 27 biktimei omenaldia egiteko proposamenarekin, horretarako biktimak erahilak izan ziren tokietan plakak jarriz.

    2015ean aurreko gobernua eratu zenetik Nafarroako Gobernuko Bake, Bizikidetza eta Giza Eskubideen Zuzendaritzak oroimen historikoaren eta gertuko oroimenaren alorrean burutzen ari duen lana gogorarazi nahi izan du udal taldeak, bai eta Nafarroako Parlamentuak 2016ko ekainaren 2an egindako osoko bilkuran eta Geroa Bairen aldeko botoarekin onartutako mozioa ere, horretan Foru Exekutiboa premiatzen baitzen “Nafarroako udalekin eta biktimen familiekin lankidetzan, ETA banda terroristaren erahilketak gertatu ziren tokietan plakak jar zitezen, plaka horietan biktimen izenak eta atentatuaren data agertuz”.

    Horregatik guztiagatik, Iruñeko Geroa Baik beharrezkoa deritzo “ETA-ren biktimen plakak jartzeari jarraitutasuna ematea, pasa den legegintzaldian hasitako lana alegia, beharrezkoa baita lanean jarraitzea akordio horiek betetzeko, baina bereziki, erakundeek orain dela hamarkadetatik hona biktimekiko eta haien senitartekoekiko bereziki, eta Iruñeko herritarrekin orokorrean ere duten betebeharrari heltzeko”.

    Izena eman gure buletina jasotzeko