Itzuli

Iruñeko Geroa Baik "bere legegintzaldi triste eta baliogabea" gogorarazi dio Mayari (UPN), "aurrekontu bakar bat ere onartzeko gai ez baitzen izan"

Iruñeko Geroa Baik Enrique Maya UPNren Iruñeko Udaleko bozeramaileari gogorarazi dionez “Iruñeko Udaletxean egondako aldirik tristeena eta baliogabeena bera alkate moduan egondako lau urteak izan ziren, udal aurrekontu bakar bat ere onartzeko gai ez baitzen izan eta”.

Geroa Bairen udal taldearen iritziz, Mayaren legegintzaldia “Iruñeko udal gobernuaren kudeaketan egondako aldirik kaltegarrienetako bat izan zen, jarrera alderdikoiarekin eta sektarioarekin aginduz eta ginera, hiria xahuturik utziz, gizartea zatiturik, eta tokiko ekonomia eta kultura suspertzeko neurririk gabe, ez eta Oroimen Historikoa berreskuratzeko edota mugikortasun jasangarria sustatzeko, alor bakar batzuk aipatzearren”.

“Ziur gaude kudeaketa eredu aldaketa amestu duen Iruñeko gizarteak Udalean bizitako minikrisia ulertzeko gai izango dela, batzuen esperientzia eza miopia politikoak sortua, etorkizunerako aukera enbrioi bat izango baita, iraganeko erregimenarekin demokrazia modernoekin baino gehiago identifikatzen den eskuinak hainbeste urtez ezarritako politika zaharkituetatik aske egongo den gizarte batean”, amaitu du Iruñeko Geroa Baik.

Izena eman gure buletina jasotzeko