Iruñeko Geroa Baik 'Club Taurino' elkartearen aurka egindako pintadak gaitzetsi ditu eta zezenei buruz beharrezkoa den eztabaida oztopatzen dutela ziurtatu du

Iruñeko Geroa Baik gaur Iruñeko ‘Club Taurino’ elkartearen aurka agertu diren pintadak gaitzetsi ditu eta horrelako ekintzek Sanferminetan zezenen etorkizunari buruz beharrezkoa den eztabaida oztopatzen dutela iritzi du.
Udal taldearen aburuz, “gaur agertutako pintadak edo Sanferminen aurretik egindako ekintza bandalikoak ez dira eztabaida hau hasteko modua, eztabaida hori lasaia eta hiritar guztiei irekia izan behar baitu, eta elkarrizketaren bitartez egin daiteke bakarrik”.
“Horrelakoa bezalako ekintzek, jarrera berberak defendatzen dituztenen gaitzespena ekar dezake ere, eta eztabaida hori oztopatzea eta aurka egitea besterik ez dute errazten”, azpimarratu du udal taldeak.
Horregatik, Iruñeko Geroa Baik deialdia egin die hiritar guztiei “haien jarrerak eta ideiak elkarrizketaren bitartez defendatzen jarraitzeko, gizarte demokratiko batean posible den bide bakarra hori baita”.