Itzuli

Iruñeko Geroa Baik 'denak balio du' festa eredua onbideratzen ari dela ziurtatu du

    Iruñeko Geroa Baik oso modu positiboan baloratu du San Fermin Jaien garapena eta “denon artean antzina ezagutu genuen ‘denak balio du’ festa eredua onbideratzen ari dela” iritzi du, “festa parte hartzaile, seguru eta harro egoteko modukoetan bihurtuz, festaz gain, hiria eta bertakoak gailenduz”.

    Zentzu honetan, udal taldeak “iruindarrak, gure jaiak ezagutzera eta bizitzera beste tokietatik etorritakoak eta udal zerbitzu publikoetako langileak” zoriondu ditu, “paregabeko festa hauek posible egiten dituztelako”.

    Festa eredua dela eta, Geroa Baik ere UPNri gogorarazi dio “berandu iritsi direla jaien onbideratze planera, udal gobernu honek jarri baitu martxan”. “Festen kanpo irudia lantzea gure bozeramailearen proposamena izan da jaien aurretik egindako eztabaidagune guztietan. Zehazki, nazioarteko iritzi preskriptoreekin lan egitea proposatu genuen, kanpotik datozen pertsonek gure jaien errealitatea ezagutu dezaten eta ez hirugarren pertsonek modu faltsuan sortu dutena”, azaldu du.

    Iruñeko Geroa Baik gainera “orain dela 40 urte egondako gertakari trajikoen aurrean, jai guztian zehar hiritarren jarrera ezin hobea eta arduratsua” nabarmendu du. “Hiritarrek eta agente politiko eta sozialek egia ezagutzea besterik ez dugu eskatzen, justizia, oroimena eta biktimen ordaina lortzeko”, azpimarratu du udal taldeak.

    Azkenik, Geroa Bairen udal taldeak modu positiboan baloratu du legez kanpoko saltzaile ibiltariak direla eta Udalak burututako lana. “Iazko irudiaren aurrean, kalea osorik okupatuz, festaren espazio publiko nagusietan ez jartzeko aurretiaz ezarritako helburua bete da aurten, horrela oinezkoentzako zirkulazoa eta segurtasuna bermatuz. Oso gai konplexua da eta ez da egun batetik bestera desagertzen, horregatik jarraitu behar dugu lanean”, amaitu du esanez Iruñeko Geroa Baik.

    Izena eman gure buletina jasotzeko