Iruñeko Geroa Baik DYA zoriondu du txupinazoa jaurtitzeko aukeratua izanagatik
Iruñeko Geroa Baik DYA zoriondu du 2017ko txupinazoa jaurtitzeko aukeratutako elkartea izan delako, 40 urteko lanaren esker on moduan, eta San Fermin jaietako dispositiboan erakunde honek urte askoz egindako lanak hain aintzatespen “berezia” jasotzea baloratu du.
Koalizioaren udal taldeak gainera, esker on hau aurkeztutako gainontzeko hautagaitzei hedatu nahi die, Lunes Lilas-Andrea, Bilgune feminista eta Iruñea Harrera Hiria elkarteei alegia, bere lan solidarioagatik eta gizon eta emakumeen arteko parekidetasunaren borrokaren alde nabarmentzen ari baitira.