Itzuli

Iruñeko Geroa Baik ez du Navarra Sumaren aurrekontu proiektua onartzen

Koalizioaren arabera anbiziorik gabeko kontuak dira, berrikuntza nabarmenik gabekoak eta antzemandako arazo sozialei ez diete erantzunik ematen

    Iruñeko Geroa Baik 2020rako Iruñeko aurrekontu proiektua ez duela onartuko iragarri du astelehen honetan, tokiko gobernuarengan konfiantzarik ez duela argudiatuz, eta proposamen “kontinuista, inolako anbiziorik gabekoa eta alor sozialean gabeziak dituela” egotzi dio udal gobernuari.

    Horrela azaldu du Javier Leoz Geroa Baiko zinegotziak, Patxi Leuza zinegotziarekin batera Navarra Sumak aurkeztutako aurrekontu proposamena analizatzeko egin duen prentsaurrekoan, aldi berean udalak legegintzaldiko lehen lau hilabeteetan burututako ekintzak baloratu dituelarik.

     

    Leozen iritziz, aurrekontuei babesa ematea “konfiantza politikoa behar duen akordioa da”, eta egoera hori “imajinaezina da une honetan Navarra Sumarekin”, are gehiago kontutan hartuta Enrique Maya alkateak “zera esan zuela, ez zuela bere eskumenen barne zegoen bitartean Udalbatzaren akordiorik beteko”

     

    Azaldu duenez, azken aurrekontuarekin alderatuz aurrekontuaren hazkunde erreala ez da 27,6 milioi eurokoa izan da, Udalak iragarri moduan, baizik eta 5,4 miliokikoa, behin betiko aurrekontua erreferentzia moduan hartzen bada.


    Gainera, langilerian 5,9 milioi euroko hazkundea egon arren, honek plantillaren hazkunde erreala ez duela ekarri kritikatu du eta, hortaz, Udalak herritarrei ematen dizkien zerbitzuetan ez dago hobekuntzarik.

     

    Leozek azpimarratu duenez, aurrekontu hauek ez dute “inolako anbiziorik edo berrikuntza nabarmenik” eta “alor sozialean gabeziak” ditu, bere iritziz ez baitie herritarren arazoei beharrezko erantzunik ematen, arazo horiek okerrera doazen bitartean.

     

    Zentzu honetan, aurreikusiak ziren proposamenak baztertu izana kritikatu du, hala nola Ermitagañara prebentiboen zerbitzuaren hedapena edo operadore energetikoaren alde ez egitea.

     

    Inbertsioei dagokienez, gehienak “2019an burutu ez ziren finantzarioki jasangarriak diren inbertsioak edo jada existitzen diren proiektuen baitan dauden inbertsioak” direla azpimarratu du, izaera soziala duten proiektuak bitartean urtearen erdian onartzeko geratu direlarik.

     

    Aurrekontu proiektua baztertuko dela ikusirik, Geroa Baik oposizioko gainontzeko taldeekin lan egiteko konpromisoa hartu du, “iruindarren egunerokoa hobetzeko” beharrezkoak diren aurrekontu neurriak lantzeko.


    Bestalde, legegintzaldi honetako lehen lau hilabeteetan burutu diren ekimenei dagokienez, Patxi Leuzak ziurtatu duenez hasieratik “Maya ez zegoen aurreko Gobernuak osatzen zuten lau taldeek egindako ezer mantentzeko prest”, pasa den legegintzaldian egindakoa desprestigiatzeko “obsesioa” baitu.



    “Hilabete hauetan zehar argi geratu da ez zirela txapuzak izan ez eta ez zegoela ezer leheneratzeko beharrik”, esan du, eta azpimarratu duenez, Pio XII etorbideko obrei egindako kritika guztien ondoren, erreforma minimoak egin dira, Espazio Komunitarioen mantentzearekin gertatu den moduan.

     

    Leuzak ere Comiruñan izendapen askeko pertsonek kobratzen zituzten dieten itzultzea aipatu du ere, “aurreko garaiak gogorarazten zituen neurria” alegia eta “oposizioko talde guztien batasunari esker” deuseztatu zena, “alkatetzaren buru dagoenak aurkako jarrera eduki zuelarik”.

     

    Halaber deitoratu du “euskaldunen eskubideetan” atzera egin dela euskararen ordenantzaren aldaketarekin, bere iritziz oso larria delarik hori pasa den legegintzaldian alor honetan Nafarroako Gobernuak egindako esfortzuak hizkuntza gutxituen Europako Gutunak aitortu ondoren.

     

    Alde positiboei dagokienez, Leuzak apustu etxeak bezalako arazoen aurrean egondako batasuna aipatu du, bai eta turismo etxebizitzen eta hotelen araudi berria, eta maiatzeko hauteskundeen aurretik landu zen Herri Partaidetzaren Ordenantzaren onarpena, nahiz eta Navarra Sumaren abstentzioarekin izan “lau hitz euskaraz zituelako”.

     

    Izena eman gure buletina jasotzeko