Itzuli

Iruñeko Geroa Baik "hipokritatzat" jo du UPN-k Gobernuak Haur Eskolei emandako konponbidea kritikatzea diskriminazioa sortu zutenak haiek izan ondoren

Iruñeko Geroa Baik UPNren hiprokrisia salatu du, gaur goizean Hezkuntza departamentuak haur eskolei buruz iragarri duen konponbidea “hilabete berandu iristen dela” adierazi baitu UPNk, 2010etik konpondu behar zen gaia zenean eta UPNk Gobernuan hori konpontzeko 5 urte izan ondoren ez baitzuen egin.

“Hipokritagoa da jakinda UPNren gobernuak izan zirela gainontzeko hezkuntza zikloarekiko diskriminazio egoera sortu zutenak, gaur Nafarroako Gobernuak amaiera eman dio hori hain zuzen ere”, azpimarratu du koalizioaren udal taldeak.

Geroa Bairen aburuz, “tamalgarria da orain helegite bat egon denean, UPNk Iruñeko Udala eta Nafarroako Gobernua kritikatzeko erabiltzea eta barkamenik ez eskatzea, bi erakundetan agintzen zuenean ezarri ez zuena ahaztuz”.

Azkenik, udal taldeak oso modu positiboan baloratu ditu baremo berrien gaineko Nafarroako Gobernuaren proposamenak, familia ugariekiko sentikorragoak direlako bai eta familia gurasobakarrekiko ere. 

Izena eman gure buletina jasotzeko