IRUÑEKO GEROA BAIK KURIA KALEAN IZANDAKO ERASOAK GAITZETSI ETA ARBUIATZEN DITU
Iruñeko Geroa Baiko udal taldeak bere gaitzespena eta arbuioa agertzen ditu gaur San Fermin prozesioan Kuria kalean izandako erasoen aurrean. Halaber, Iruñeko Geroa Baik bere babesa agertzen dio Udaltzaingoari eta, bereziki, zauritutako udaltzainari, eta ahalik eta lasterren senda dadin espero du.
Azkenik, Geroa Baik azpimarratu nahi du kritika politiko oro zilegi dela, baina gogorarazi nahi du ere modu baketsu eta begirunetsuan egin beharra dagoela betik.