Itzuli

Iruñeko Geroa Baik oso modu positiboan baloratu ditu jaiak eta "komunikabi batzuen aldetik San Ferminen irudi faltsu bat saltzeko saiakera" kritikatu du

Iruñeko Geroa Baik San Fermin jaien oso balantze positiboa egin du, entzierro “azkar eta garbiekin, festaren alde guztietan partaidetza handiarekin eta kalea mundura irekia egon den kultura nahaste bihurturik”. Udal taldeak gainera arrakasta handitzat jo ditu bi festa gune berriak: ‘Birjolastu’ Takoneran eta ‘Foruak alkoholik gabe’.

Balantzaren beste aldean, “estatu mailako komunikabi batzuen aldetik festaren eta hiriaren irudi barbaro bat saltzen jarraitzeko saiakera kritikatu du udal taldeak; irudi zeharo faltsua eta errealitatearekin ezer ikustekorik ez duena”. 

Iruñeko Geroa Bairentzat festa hauetan nabarmendu beharra dago “hitargo osoak sexu erasoen aurka batera egin dutela”: “Iruñeak EZ esan die emakumeenganako erasoei oso garrantzitsua izan den gizarte eta erakunde kontzientziazio mailarekin, funtsezkoa bortizkeria honekin amaitzeko borrokan”.

Bestalde, udal taldeak bere kezka agertu du legez kanpoko merkataritzaren masifikazioarekin, “turismo gune guztietan konplexua den gaia, ez bakarrik San Ferminetan, konponbide zaila duena, baina horren aurrean erantzuna eman beharrekoa tokiko merkataritza lagundurik eta babesturik sentitu dadin”. “Irailan horretan lanean jarriko gara, kontziente baikara gizarte arazo bat dela eta nazioarteko kooperazio politikak garatzen lanean jarraitu behar dugula”, gaineratu du. 

Azkenik, Iruñeko Geroa Baik egun hauetan festetako zerbitzu ezberdinetan lanean aritu diren pertsona guztiei bere esker ona adierazi nahi die, eta modu berezian erasotuak izan diren garraio publikoko gidariei bere eskerrik beroena eta elkartasuna helarazi nahi die”. 

Izena eman gure buletina jasotzeko