Iruñeko Geroa Baik oso positibotzat jo du Nafarroako Gobernuak 'Bizikidetzaren Agenteak' programari diru-laguntza eman izana

Iruñeko Geroa Baik oso positibotzat jo du Nafarroako Gobernuak ‘Bizikidetzaren agenteak’ programari diru-laguntza eman izana, tailer eskoletan eta Formakuntza eta Enplegurako Programa Integralen alorrean etorkizun handiko formakuntza berritzailea baita. Programa hori gure bozeramailea den Itziar Gómezek aurkeztu eta martxan jarri du azken hilabeteetan Herritar Segurtasuneko zinegotzi delegatu zen heinean.
Iruñeko Udalean Geroa Bairen udal taldeak nabarmendu duenez “Udaleko Herritar Segurtasuneko alorrak eta Gurutze Gorriak sustaturiko formakuntza eta enplegurako programa integratu hori langabezian eta ahulezia egoeran dauden emakumeei dago zuzendua”.
“Bitartekaritza lanetan lagunduko duten emakumeei formakuntza ematea da helburua, bai eta herritarren segurtasunerako lankidetzarako edo Iruñean gerta daitekeen edozein larrialdi edo katastrofetan laguntzeko ere. Gobernu talde berriak aurreko legegintzaldian hasitako bide beretik lanean jarraitzea espero dugu”, azpimarratu du Geroa Bairen udal taldeak.