Itzuli

Iruñeko Geroa Baik plakak jartzearekin pozik agertu da eta adostasunik handiena eskatu du ETA-ren biktima bakoitzaren aitorpenean

Agintaldia amaitu aurretik ekitaldi bateratu bat egitearen alde dago koalizioa

Iruñeko Udaleko Eledunen Batzarraren akordioa betetzeko eman den lehen pausoa pozik hartu du koalizioak, biktimekiko Udalak duen konpromisoan Angel Mejías eta Alfredo Aguirre ETAren biktimei bi plaka jarri baitizkie.

Udal taldeak nabarmendu duenez, aldaketa honetan garrantzitsua dena biktimei plaken bitartez egindako omenaldia da, oroimena, aitorpena eta ordaina omentzeko ekitaldi bateratu batekin amaitu beharko delarik agintaldia amaitu baino lehen, Geroa Baik Udaleko Eledunen Batzarrean proposatu duen moduan.

Azkenik, ETAk hirian eraildako 27 biktimen aitorpenean eta ordainean bere konpromisoari heltzeko bere nahia agertu du udal taldeak, horretarako horien familiekin lankidetza isilean arituz. 

Izena eman gure buletina jasotzeko