Itzuli

Iruñeko Geroa Baik salatu duenez Mayak komunitate-zentroen autonomía mugatu nahi du

Lankidetza Espazioa Zentroa Redin Cruzatera aldebakartasunez eta bertan lan egiten duten kolektiboak kontuan hartu gabe tokialdatu izana kritikatu du gainera

    Patxi Leuza Patxi Leuza

    Iruñeko Udalean Geroa Bairen udal taldeak salatu duenez, Enrique Maya Navarra Sumako alkateak hiriko komunitate-zentroen autonomia mugatu nahi du. Koalizioaren arabera, “gobernu taldeak eredu bakar bat ezarri du komunitate-zentro guztietan, berriki onartu den ordenantza landu zen izpiritua baztertuz”. Arau horrek, Geroa Baik gogorarazten duenez, “kolektiboen eta Udalaren arteko erantzunkidetasuna bultzatzen du, auzoaren eta elkarte sarearen errealitatearekin bat, baliabide publikoak eta aldeen berme juridikoak berdintasunez lortzea uneoro bermatuz”.

    Patxi Leuza Geroa Baiko zinegotziak azpimarratu duenez, “komunitate-zentro bakoitzaren Kudeaketa Batzordeak, kolektiboen eta Udaleko langileria teknikoak osatutako lantalde parekidea den heinean, markatutako helburuen jarraipena eta betetzea bermatzen du, bai eta horretarako beharrezkoak diren mekanismo guztiak ezarri ere”.

    Halaber, Leuzak gogorarazi duenez “egun dauden lankidetza hitzarmenek edozein ondasun publikoren erabilera edo lagatzeari dagokion publizitatea eduki dute, egoitza elektronikoan eskuragarri daude eta”. “Modu honetan, hala nahi zuen elkarte edo kolektibo orok ezarritako baldintzak betez gero, espazio hauen erabilera eta kudeaketa lortzea bermatu da”, ziurtatu du.

    Zentro Plazara Komunitate-Zentrora tokialdatzea

    Bestalde, Geroa Bairen udal taldeak María Caballero Gizarte Zerbitzu, Komunitate Ekintza eta Kirol zinegotzia premiatu du, Plazara! proiektua osatzen duten kolektiboak kontuan har ditzan Zentro elkarte eta herritarrei zuzenduriko arreta espazioaren tokialdaketa baloratzeko, Komunitate-Zentro moduan egokitutako Redin Cruzat Jauregira eraman baitute.

    Izena eman gure buletina jasotzeko