Itzuli

Iruñeko Geroa Baik Salestarren kudeaketa lotsagarria gogorarazi dio Mayari

Iruñeko Geroa Bairen ustez Enrique Maya lotsaturik egon beharko luke Salestarren kudeaketan egindakoarekin, Hirigintza arduradun eta alkalte izan baitzen, “eta ez luke harro egon behar”, egin duen moduan. “Alkate moduan, Mayak ez zuen erantukizunik eduki UPNren Nafarroako Gobernuak egindako kudeaketan, Iruñeko Udala gutxietsiz eta hirigintza eskumenak kenduz UGPS figura bortxatuz”, gogorarazi du Geroa Baik.

Koalizioaren udal taldeak azaldu duenez “Nafarroako Goebrnuak egin duena, burutzeko betebeharra zuena burutzea izan da bakarrik, aspektu espekulatiboei buelta emanez, mozkin ekonomikoak, sortuko balira, etxebizitza sozialerako erabiliz eta ez partikularrak aberasteko, UPNren kudeaketa ereduari horrela buelta emanez”.

“UPNk planteatu zuen hirigintz operazioak espekulazio ekonomiko operazio bati erantzuten zion, ikustez nekaturik gauden Hirigintzaren erabilera eginez, horren emaitza Nafarroako Ogasuna hipotekatzea baita Garraioaren Hirian, Los Arcoseko Zirkuituan eta antzelako obretan ikusi dugun moduan”, ziurtatu du Geroa Baik.

Azkenik, koalizioaren aburuz “lotsatzeko modukoa da, eta ez harro egotekoa Maya jaunak agertu den moduan, Iruñeak Salestarrak bezalako dotazio handi bat galdu izana, ohitura handikoa gainera, eta hori guztia UPNren Udalak hori ekiditeko ezer ere ez egin gabe Gobernuak berari zegozkion hirigintza eskumenak hartzea utziz”. 

Izena eman gure buletina jasotzeko