Iruñeko Geroa Baik Udalaren eta elkartearen arteko bilera ziurtatuko du 'Casa Sabicas' espedientea ikertzeko
Iruñeko Geroa Baik Casa Sabicas kultur proiektuarekiko bere babesa aldarrikatu du gaur, Iruñeko Udalak zentro horri espedientea ireki ondoren ordutegiak ez betetzeagatik eta auzokideen kexak direla eta, eta Udalaren eta San Fermin Nafarroako Ijitoen Elkartearen arteko bilera ziurtatuko duela esan du, “elkarrizketatutako konponbideen” aldeko apustua eginez eta espediente hori ikertzeko helburuarekin.
Iruñeko Geroa Bairen udal taldeak bere jarrera argi utzi zuen atzo Presidentzia Batzordean, UPNren agintaldian sinatu zen udal etxabea lagatzeko Hitzarmena zorrotz betetzeko beharra azpimarratuz bai eta Casa Sabicasen tokia bere jardueretarako ikertzeko eta egokitzeko garrantzia nabarmenduz.
Iruñeko Geroa Baik gainera Maite Esporrín Udalean PSNren eledunaren hitzak kritikatu ditu, “justifikaziorik ez eta funtsik ez duten baztertze etnikoa duen jarrera sektarioa” dutela esanez. “Horrelako gau batetan arraza aferak sartzea zeharo onartezina deritzogu”, amaitu du Geroa Bairen udal taldeak.