Iruñeko Geroa Baik Udaletxean bizikletentzako toki bat egokitzea proposatu du
Iruñean Geroa Baiko Udal taldeak Donejakue plazan bizikletentzako toki seguru eta estali bat egokitzea proposatu du, langileek eta Udaletxera garraiobide honekin datorren edonork erabiltzeko.
Iaz Iruñeko Geroa Baik inbertsio partida sartu zuen udalarenak diren hainbat lokal bizikletak gordetzeko toki seguru bihurtzeko, horrela “garraiobide osasuntsu bat sustatzeko” helburuz, eta koalizioak defendatzen duen mugikortasun estrategiarekin bat.