Iruñeko Geroa Baik ulertezina deritzo bizikleta Udaltzaingoaren unitatea deuseztatzeko Mayaren erabakia
Iruñeko Geroa Baik ulertezina deritzo berriki sortutako bizikleta Udaltzaingoaren Unitatea atzera botatzeko Enrique Maya alkatearen erabakia, Itziar Gómezek zuzenduriko Herritar Segurtasun alorrak hiru hilabetez lan askorekin egindako proposamen aitzindaria izan baita, eta bere helburua hurbiltasunezko eta gertutasunezko polizia eredu berri batera aurrera egitea baitzen, mugikortasun irizpideekin bat.
Itziar Gómez Iruñeko Udalean Geroa Bairen bozeramaile eta jasangarritasun talde honen sustatzaile nagusiak azpimarratu duenez “poli-bizien unitatea deuseztatzeko erabakia, burututako lana mespretxatzea da, bai eta bertan erabilitako baliabide ekonomikoak eta bizikleten zirkulazioa antolatzeko aukerak ere, mugikortasun ordenantza indarrean sartzearekin batera ezingo baitute espaloietan ibili”.
“Zergatik amaitu aukera honekin eta poli-bizien taldeak eskaintzen dituen hurbiltasun eta gertutasun aukerekin, hala nola espazio publikoa modu zuzenean erabiltzeko formakuntza eta hezkuntza, eta txirrindulariaren eta oinezkoaren arteko errespetua eta ibilgailuen eta txirrindulariaren artekoa? Ulertezina eta tamalgarria da”, azpimarratu du Gómezek, nabarmenduz “agian Mayak nahi duena zera dela, aurrera ateratzen ari genuen hurbiltasun eta gertutasun irudi horrekin amaitzea”.
Iruñeko Geroa Bairen bozeramaileak bere kezka azaldu du, “jasangarritasun unitate honen deuseztatzearekin beldur baikara Mayaren eta Gobernu taldearen asmoak ez ote diren alorreko beste neurrien aurka egitea, hala nola Komunitateko Polizia, Bitartekaritza Bulegoa edota Iruñeko Udaltzaingoaren irudi berri eta positiboari dagokienez hain emaitza onak eman dituen hurbiltasun eta gertutasun eredua bera ere”.
Zentzu honetan, Gómezek zuhurtzia eta ardura eskatu dio Enrique Mayari, eta gogorarazi du “desegiteak ezer kostatzen ez duen bitartean, eraikitzea asko kostatzen dela”.
Itziar Gómez