Itzuli

Iruñeko Geroa Baik UPN-ren jarrera erradikal eta beligerantea salatu du eta modu positiboan lan egitera gonbidatu du

Iruñeko Geroa Baik Iruñeko Udalean UPNren udal taldearen jarrera erradikala salatu du, bai eta adierazi “adierazpen propioak zein besteenak gobernu taldearen aurka jarrera beligerantea agertzeko bakarrik erabiltzen dituztela, oposizioan egotea beste arrazoirik gabe”.

“Azken erakusketa Caparroso Txaletaren inguruan izan duten jarreran dugu. Geroa Baitik lagatzea bertan behera uztea planteatu genuen jada sortzen ari ziren arau hausteak zirela eta, eta gure ekimena onartua izan zen, lagatzea bertan behera utziz”, gogorarazi du udal taldeak.

Zentzu honetan, Iruñeko Geroa Baik ziurtatu du PSNk eraikina bisitatzeko eskaera egin zuela eta azken Batzordean bisita hori gaur 14:00etan egingo zela iragarri zela. “Konpromiso hau izanik ere, bai UPN bai eta PSN taldeak ere Txaleta bisitatzeko proposamena bozkatzea eskatu zuten atzo, beharrezkotzat jo ez zenez onartua izan ez zena, esan dugun moduan bisita hori egiteko konpromisoa baitzegoen”, ziurtatu du udal taldeak.

Iruñeko Geroa Bairentzat, “UPNren udal taldearen jarrera zakarra konfirmatzen duena zera da, erregionalistek Ez Ohiko Hirigintza Batzorde bat egitea proposatu izana atzo edukitako debatea berriro egiteko, gobernu taldeari bere oposizio erradikala agertuko duen prentsa ohar bat egitea beste helbururik gabe, modu sistematikoan ekimen guztiekin egiten ari dutena alegia”.

Azkenik, nafar koalizioaren udal taldeak ziurtatu du bai UPNren bai eta PSNren ekimenak eta adierazpenak ez dituela onartuko, “konfrontazio politikoa ez beste bilatzen dutenean”. “Hiri hobetzen duten ekimen guztiak babestuko ditugu bai eta proposamen positiboak planteatzen dituztenak, eta istilua, deskalifikazioa eta UPN eta PSN kokaturik dauden erradikalizatzea bakarrik bilatzen dituztenak gaitzetsiko ditugu”, amaitu du Geroa Baik. 

Izena eman gure buletina jasotzeko