Iruñeko Geroa Baik zerbitzu publikoen hobekuntzan atzera pausoak salatu ditu Haur Eskoletako LEP bertan behera utzi ondoren
Iruñeko Geroa Baik Iruñeko Haur Eskolen kudeaketa publikoan atzera pausoak eman direla salatu du, Haur Eskoletako hezitzaileentzako lehiaketa-oposizio bidez hornitu beharreko 91 plazaren deialdia Navarra Sumak bertan behera utzi ondoren, “Haur Eskolen kudeaketa publikoaren finkatzea bermatuko lukeen LEP alegia, orain dela bost urte onartua”, gogorarazi du Itzia Gómez Udal taldeko bozeramaileak.
Iruñeko Geroa Bairen bozeramailearen aburuz, “zerbitzuaren bateratzen eta hezkuntza proiektuan atzera pauso bat eman da, bai eta LEP honek zekarren langileriaren lan baldintzen hobetzean atzera pausoa ere”. “Neurri hau, Enrique Mayak azken egunetan hartutako beste batzuekin batera, hala nola Berdintasun eta Gazteria teknikari plazak bertan behera uztea, zerbitzu publikoen hobetzean eta langileriaren baldintzen hobetzean atzera pausoa dira”, azpimarratu du.
Gómezek gainera ziurtatu duenez “neurri honek frogatzen du Navarra Sumak ez duela kudeaketa publikoaren alde egiten ez eta lehen ziklotik hasten den haur hezkuntzaren alde ere, eta Haur Eskolak bezalako zerbitzu publiko baten pribatizazioaren aurrean egon gaitezke”. “Neurri honekin orain bost urte Haur Eskoletan zerbitzu publikoaren eta udal kudeaketa zuzenaren alde udal gehiengoak hartutako erabakia bertan behera uzten da, bere garaian UPNk Hello ereduarekin pribatizatu ondoren”, nabarmendu du Iruñeko Geroa Bairen bozeramaileak.
Itziar Gómez