Itzuli

Iruñeko Geroa Baik ziurtatu du konpetentzia gehiago hartzeak aldaketa kudeaketaren bitartez sendotzeko konpromisoari erantzuten diola

Gaur goizean Iruñeko Alkateak gobernu taldearen birmoldaketa akordioa iragartzeko egin duen agerraldiaren ondoren, Iruñeko Geroa Baitik alkateari gure babesa aldarrikatu nahi dugu, “2015eko maiatzaren 24ko emaitzen ondoren adierazi geniona eta pasa den maiatzean berretsi geniona alegia; bere figurari babes espresu eta leiala, bai eta ordezkatzen duenari ere, aldaketaren Iruñea eta hiria ulertzeko eta eraikitzeko modu berria alegia”.

“Geroa Baitik jada modu aktiboan parte hartzen genuen udal gai guztien kudeaketan Gobernu Batzordearen bidez eta horregatik egoera berriak ez dakar aldaketa sakonik, nahiz eta modu honetan gobernu taldeari sendotasun gehiago eman”, azpimarratu du Iruñeko Geroa Baik, azalduz Alkateak emandako ardura berriak hartzeak, “gobernu taldean talde batzuek desoreka moduan identifikatu zituztenak konpontzeko konpromisoari erantzuten dio”.

Halaber, Iruñeko Geroa Baik ziurtatu du egoera berriarekin “leialtasuna eta aldaketaren indarrengan konfiantza jarri zuten iruindarrekiko konpromisoa izaten jarraituko du gure marka”, eta azpimarratu du ardura berriak hartzeak “gobernu kudeaketaren bitartez aldaketa sendotzea” duela helburu.

“Gobernu hau sostengatzen dugun Programa akordioan adostutakorekin gure konpromisoarekin jarraitzen dugu, hiriaren udal kudeaketaren oinarria baita. Konpromiso hori gaur goizean alkateak aldarrikaturiko 4 funtsezko irizpideetan oinarrituz jardungo dugu: eraginkortasuna gastuan, eraginkortasuna kudeaketan, prozesuetan gardentasuna eta erabakien hartzean ardura”, azpimarratu du Iruñeko Geroa Baik.

Azkenik, koalizioak bere konpromisoa berretsi du “Iruñea berriaren alde lanean jarraitzeko eta guztion Iruñea eraikitzen jarraitzeko, eraginkortasunez, enpatiaz, seriotasunez eta leialtasunez”. 

Izena eman gure buletina jasotzeko