Iruñeko Geroa Baik ziurtatu duenez Salestarretan garaieren murrizketak "UPN-k eta PSN-k blindatutako proiektu bat ahal den neurrian konpontzen du"
Iruñeko Geroa Baik ziurtatu duenez, gaur Nasuvinsaren proposamenez (Nafarroako Gobernua) Hirigintza Batzordean eztabaidatu den Salestarren proiektuan garaieren murrizketak “ahal den neurrian, ez nahiko genukeenean, UPNk eta PSNk blindatutako proiektu bat konpontzen du, Salestarren eskuetan utzi baitzuten horiek edozein aldaketa egiteari betoa, eta gainera, Zabalguneko bizilagunen elkartearen eskakizunei erantzuten dio”.
Koalizioaren udal taldeak azpimarratu duenez, murrizketa horrek, 17tik 14ra eta 16tik 14ra dorre altuenen garaieretan alegia, eta beste bietako batean, “posiblea da inplikaturik dauden hiru zatien akordioari esker, Salestarrak, Nafarroako Gobernua eta Iruñeko Udala, eta Nasuvinsak egindako lan arduratsu eta zorrotzari esker ere”.
“Garaieren murrizketarekin batera gainera, Nasuvinsaren beste proposamen bat onartu dugu diseinuaren batasuna bermatzeko, proiektatutako eraikinek Iruñeko II Zabalbuneko batasun arkitektoniko berezia hautsi ez dezaten”, azpimarratu du Iruñeko Geroa Baik.
Udal taldeak gogorarazi du beti egon dela proiektu hori barne duen UGPSren aurka, “UPNk eta PSNk behin betikotasunez onartua”, eta ziurtatu du “zentzuz jardun dela, kalterik txikiena aukeratuz, inplikaturiko administraritza ezberdinen maniobra aukera eza zela eta, Salestarren Ordenaren onarpena eduki behar baitzuen edozein aldaketak”.
“Gure ustez posible den neurri bakarrean konpondu da elkarbanatzen ez dugun hirigintza eredu hau eta gaur egun, aldaketaren gobernuak proiektatuko ez lukeena gainera”, amaitu du Geroa Baik.