Itzuli

Iruñeko Geroa Bairen iritziz Mayaren lehen erabakiek Iruñea gris, triste eta sektariora itzularazten gaituzte

Itziar Gómez Itziar Gómez

Iruñeko Geroa Bairen iritziz Enrique Mayak Iruñeko alkate moduan iragarri dituen lehen erabakiek, hots Berdintasun eta Partaidetza alor bereziak deuseztatzea, euskararen ordenantza bertan behera uztea edo Katalina Foixkoaren Etorbideari berriro ere Armadaren Etorbidea izena aldatzea, Iruñea gris, triste eta sektarioenera itzularazten gaituzte.

Itziar Gómez Iruñeko Udalean Geroa Bairen udal taldeko bozeramaileak ziurtatu duenez “Mayak iragarritako lehen erabakiek legegintzaldi honetan lortutako aurrerapausoetan atzera egitea dakarte, gizarte politiketan eta partaidetzan eta herritarren ahalduntzean egindako aurrerapausoetan alegia, bai eta berdintasun zein bizikidetza politiketan ere”.

Gómezen kritikatu duenez “Berdintasun alor berezia deuseztatzeaz gain, Mayak Katalina Foixkoaren etorbidea Armadaren Etorbidea deituko dela iragarri du jada, legegintzaldi honetan gure hiriko kaleetan emakumeak ikusarazteko irekitako bidea suntsituz”.

“Geroa Baitik lanean jarraituko dugu gizarte politikak, berdintasun politikak eta bizikidetza politikak bultzatzeko, Iruñearentzako bere proposamen bakarra eraiki den guztia suntsitzea dutenen aurrean eta etorkizuneko bere proposamena konfrontazioa dutenen aurrean, Mayak iragarritako neurriekin nahi duen bezala alegia”, azpimarratu du Geroa Bairen udal taldeko bozeramaileak.

Izena eman gure buletina jasotzeko