Iruñeko Geroa Bairen iritziz Nafarroako Kontseiluaren irizpenak Mayaren zentsura ideologikoa agerian uzten du
Datorren azaroaren 29an programatua zegoen Pirritx eta Porrotxen emanaldia baimendu dezan eskatu dio koalizioak alkateari
Iruñeko Udalean Geroa Bairen udal taldeak ziurtatu duenez “Nafarroako Kontseiluaren Irizpenak Enrique Maya Navarra Sumako alkateak jardun duen zentsura ideologikoa agerian uzten du, azaroaren 29an programaturik zegoen Pirritx eta Porrotxen emanaldia legezkoa zela frogatu arren bertan behera utzi baitu”.
Geroa Baik gogorarazi duenez “Nafarroako Kontseiluaren irizpena Arartekoaren txostenarekin bat egiten du, emanaldia egitea babesten baitzuen kontratuaren etenaldia kentzea gomendatuz”. Horregatik guztiagatik, Geroa Baik datorren ostiralean, azaroaren 29an, programaturik zegoen Pirritx eta Porrotxen emanaldia baimentzea eskatu dio alkateari, “emanaldia egiteko tartea eskasa izan arren agerikoa baita Iruñeko jendartearen aldetik erantzun masiboa edukiko duela”.
Patxi Leuza Geroa Baiko zinegotziak ziurtatu duenez “aurre egin beharreko garai berri hauetan ez dago esklusiorako ez eta sektarismoarentzako tokirik” eta gaineratu duenez “alkateak ez du bera bezala pentsatzen ez dutenen emanaldiak zalantzan jartzeko autoritaterik”.
Azkenik, Leuzak galdegin du “nork ordainduko duen faktura kontratuaren ez betetzea irizpena egiten bada, Maya, García Barberena, UPN edo Navarra Sumak ordainduko du?”.
Patxi Leuza