Iruñerrian izandako uholdeen kausak eta ondorioak analizatu ditu Geroa Baik bere hautetsiekin
Eragindako kalteak eraginkortasunez eta bizkor konpontzeko ekintza ezberdinak analizatu dira bileran
Geroa Baik lan bilera bat egin du azken uholdeek Iruñerrian izandako ondorioak analizatzeko. Halaber, eragindako kalteak arintzeko burutu daitezkeen neurriak ikertzeko eta etorkizunean uholdeen aurrean prebentzio neurriak planteatzeko balio izan du bilera honek.
Atarrabiako kultura etxean egin den topaketan Geroa Baik Iruñerrian dituen hautetsiek parte hartu dute, bai eta koalizioko parlamentariek eta Nafarroako Gobernuko kideek ere.
Uxue Barkos Geroa Baiko bozeramaileak bileraren ostean azaldu duenez, “Nafarroak uholde historikoak pairatu ditu, horregatik Iruñerrira begirada espezifikoa eskaini behar zaio ere, bai eta uholdeek utzitako kalteei eta bereziki behin uholdea pasa ondoren, laguntzeko moduari ere. Eragindako kalteak konpontzeko ahal den eraginkortasun eta bizkortasun handienarekin jarduteko gai izan behar dugu”.
Bileran, udalerri ezberdinetan erregistraturiko kalte ezberdinak baloratzeaz gain, mota honetako uholdeen aurreran aurreikuspenak egiteko metodologia berrietan pentsatzeko beharra analizatu da ere. Halaber, Europara begiratzearen aldeko apustua egin zen ere, Europako elkartasun funtsari, kalteak arintzeko finantzaketa iturri izan baitaiteke, eta uholdeek kaltetutako merkatariei bideraturiko laguntza zuzenen linea bat kudeatzeko aukera planteatu zen ere.
Bestalde, Iruñerriko udal ezberdinetatik kontingentzia planetan lan egiteko beharra mahaigaineratu zen, mota honetako egoeren aurrean, gune edo auzo bakar bat ere inkomunikaturik geratu ez dadin, pasa den astean hala gertatu baitzen.
Bilerara Iruñeko, Atarrabiako, Burlatako, Uharteko eta Eguesibarreko udaletako hautetsiak bertaratu ziren. Nafarroako Parlamentuaren aldetik, Uxue Barkos, Unai Hualde, Jabi Arakama eta Blanca Regúlez egon ziren. Nafarroako Gobernuko kontseilarien aldetik, José Mari Aierdi lehendakariordea, Mikel Irujo Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilaria, Itziar Gómez Landa Garapenerako kontseilaria eta Ana Ollo Herritarrekiko Harremanetarako kontseilaria egon ziren.