Iruñerriko Mankomunitatean Navarra Sumako ordezkari bat jartzea ahalbidetzeko PSN-ren jarrera arbuiatu du Barañaingo Geroa Baik
Sozialistek haien botoak ordezkari aurrerakoi bat jartzea errazteko erabili ez izana deitoratu du koalizioak
Gaur goizeko ez ohiko osoko bilkuran PSNk mantendu duen jarrera arbuiatu eta deitoratu du Barañaingo Geroa Baik, haien abstentzioarekin Navarra Sumako ordezkari bat Iruñerriko Mankomunitatean jartzea ahalbidetu baitute, aukera aurrerakoi baten alde egin zezaketen arren.
Mankomunitatean Geroa Baiko ordezkari baten alde egiteko aukeraren aurrean PSNk bere jarrerarekin eskuineko aukerak errazteko jarrera hartu duela salatu du koalizioak.
PSNk aukera aurrerakoien aldeko benetako apusturik egiten ez duela deitoratu du Barañaingo Geroa Baik, kasu honetan Iruñerriko Mankomunitatea bezalako erakunde garrantzitsu batean Barañaingo ordezkariak aukeratzeko orduan, mugikortasun eta hondakinen alorrean bereziki erronka handiak baititu mankomunitateak.