Israelgo Estatuak palestinar herriaren eskubideak urratzen jarraitzen duela kritikatu du Geroa Baik
Israelgo Estatuak palestinar herriaren giza eskubideak sistematikoki eta modu masiboan urratzen jarraitzen duela kritikatu du Geroa Baik atzo arratsaldean Israelgo armadak herritar zibilen aurka egindako sarraskiaren ondoren, eta bere elkartasuna helarazten dio Palestinako herriari.
Koalizioaren aburuz, AEBko enbaxada Jerusalemera eramateko erabakiak ez du ezertan laguntzen konponbide baten bilaketan, baizik eta, kontraz, okupaturiko Palestinako lurraldean Israelgo Estatuaren legez kontrako presentzia sendotzen du.
Palestinako herriak bere Estatu propioa edukitzeko duen eskubidea aitortzen du Geroa Baik, eta gogorarazi du Gazako zerrendan milioi eta erdi pertsona baino gehiago gizapetiko baldintzetan eta Israelen blokeoaren erruz zeharo isolaturik bizi direla, haien kalteberatasuna azken orduetan areagotu delarik.