Itxarote zerrenden balantze globala positiboa dela ziurtatu Geroa Baik eta Navarra Sumaren argudioak kritikatu ditu
Geroa Baik ziurtatu duenez kontsulta, ebakuntza eta proba osagarrien itxarote zerrenden balantzea positiboa da eta Navarra Sumak eman dituen argudioak asmo gaiztokoak direla iritzi du, azken urtean itxarote zerrendek hobera egitea galari duten faktoreak gutxiesten baititu.
Koldo Martínez Geroa Baiko Osasungintza bozeramaileak azpimarratu duenez “2019ko ekaineko balantzeak lehen kontsultarako itxarote zerrendetan 10.195 gaixoren beherakada islatzen du (-%22,2) bai eta ebakuntzako 1.571 gutxiago (-%18,1) 2015eko ekaina eta 2019ko hilabete berberaren arteko epealdian”.
Martínezek ziurtatu duenez “konparazioak ezartzerako orduan ezin ahaz daiteke 2018ko ekainean Osasunbideak azken 7 urteetako itxarote zerrendak zituela. Gogorarazi beharra dago ere azken legegintzaldian kontsultetarako itxarote zerrendak 26.202 pertsona baino gehiagotan hazi zela”.
Geroa Baiko Osasungintza bozeramaileak gogorarazi du “haien gobernu aldiaren amaieran, 2015eko ekainean, UPNk lehen kontsultarako itxarote zerrenda 45.987 pertsonatan utzi zuela, 2019 urteko ekainean erregistraturiko 35.792ren aurrean; eta 2015eko ekainean 8.688 pertsona zeuden ebakuntza egiteko zain, aurtengo ekainean ordea 7.118 pertsona izan direlarik”.
“2015eko ekaina eta 2019ko hilabete berberaren artean proba osagarrien itxarote zerrendak beherakada nabaria agertzen du ere. Zerrenda honetarik 5.795 pertsona irten dira, ehunekotan %34,9ko beherakada delarik hori UPNren azken gobernuak 2015eko ekainean utzi zuen zifrarekin alderatuz”, ziurtatu du Martínezek.
Geroa Baiko Osasungintza bozeramaileak berretsi duenez “azken urtean asko izan dira itxarote zerrenden hobekuntzarekin jarraitzea galari duten faktoreak, hala nola medikuen grebaren eragin zuzena eta zeharkakoa, espezialisten defizitak eragindako zailtasunak, honek baliabide publikoak osatzeko hitzartutako zentroetan ere eragina edukiz, araututako baimen eta lizentzien gorakada nabarmena (amatasuna, eta abar)”.
“Ez da zilegi Navarra Sumak grebaren eragina gutxitu nahi izatea, itxarote zerrendaren gorakada handiena 2018ko ekaina eta 2019ko urtarrilaren artean izan zela argudiatuz. Urtarokotasuna dela eta, ezin da inoiz ekaineko itxarote zerrenda urtarrilekoekin alderatu. 2018Ko bigarren seihilekoan jarduera aurreko urtearekin alderatuz 3.200 kontsulta baino gehiagotan hazi zela isilean gordetzen du Navarra Sumak asmo osoarekin”, azpimarratu du Martínezek, gaineratuz “Navarra Suma kontraesanean sartzen dela grebaren eragina gutxiesten saiatzean, jardueraren beherakada 2019ko lehen seihilekoan behera egin duela frogatzen duten datuak bere prentsa oharrak berak ematen baititu”.
“Mediku greba bitartean ospitaleko kontsulten jardueraren ehunekoak %90 baino gehiagokoak izan ziren. Hala ere, mediku grebaren 11 jardunalditan zehar jarduera defizit horren eragin bateratua nabaritu egin da eta hein handi batean seihileko honetan ikusi den bilakaera negatiboa azaltzen du”, berretsi du Geroa Baiko Osasungintza bozeramaileak.
Bestaldetik, Martínezek nabarmendu duenez “grebak sortu duen lan klimaren okertzeak eragin handia eduki du ere, ohiz kanpoko, jarduera modu oso nabarian murriztuz, eskari handiko hiruhileko batean oso ohikoa eta beharrezkoa baita”. “Greba testuinguruan modu oso nabarmenean murrizten da ohiz kanpoko programetan partaidetza boluntarioa onartzen duten profesionalen kopurua, eta are gehiago kontutan hartuz lan aldarrikapenak jarduera mota honen ordainaren hobetzea zirela”, azaldu du.
Azkenik, Geroa Baiko Osasungintza bozeramaileak kritikatu duenez “Navarra Sumak espezialisten defizitari edozein erreferentzia ekiditen du, Komunitate guztietan duguna alegia, eta azken hamarkadan egindako giza baliabideen planifikazio oker batek eragin duena, bai Osasun Sistema Nazionalean bai eta Nafarroan ere”.
“Zehazki, seihileko honetan Nafarroako Ospitale Guneak ezin izan du plaza huts edo baja luze kopuru handi bat bete, kontratazio zerrendetan medikurik ez zegoelako. Egoera honek espezialitate ugarirengan izan du eragina, besteak beste Ebakuntza Orokorra, Digestiboa, Pediatria, Traumatologia, Dermatologia, Errehabilitazioa, Oftalmologia, Urologia, Elikadura, Erreumatologia eta Otorrinolaringologia”, nabarmendu du Martínezek.
“Egoera honetaz gain, hitzartutako zentroengan ere eragina duen espezialisten defizita aipatu beharra dago, ohikoa baita Osasunbideari eskera puntak daudenean laguntza ematea. Oraingo honetan ezin izan dute ohiko laguntza eman, haiek ere ez baitute espezialistarik”, amaitu du Geroa Baiko Osasungintza bozeramaileak.