Jabi Arakama: "Europan gure presentzia indartu behar dugu egon daitezkeen aukerak detektatzeko"
Jabi Arakama Geroa Baiko parlamentariak Nafarroako Gobernuko Herritarrekiko Harremanetarako Departamentuaren garrantzia kualitatiboa eta estrategikoa azpimarratu du.
Bizikidetzarako, Kanpo Ekintzarako eta Hizkuntza Normalizaziorako politikak funtsezkoak dira Nafarroaren etorkizunerako: "Europan dugun presentzia indartu behar dugu, bai erabaki estrategikoetarako guneetan egoteko, bai gure erakunde eta enpresentzako aukerak monitorizatu eta detektatzeko", aipatu du.
Hizkuntza politikaren atalean, Arakamak azpimarratu du gure helburua dela "euskara batasun eta kohesio elementu bihurtzea", ez elementu "zatitzailea".
#NafarroaSuspertu