Itzuli

Jabyer Andueza, Antsoaingo alkatetzarako Geroa Bairen hautagaia

“Udal zerbitzu publikoak eta bizilagunen bizi kalitatea hobetzeko lanean jarraitzeko” helburuarekin aurkezten da

    Jabyer Andueza Garcés (Iruñea, 1971) izango da berriro ere Antsoaingo alkatetzarako koalizioaren hautagaia. Bi legegintzalditan udalerriko zinegotzi moduan jardun ondoren, aurtengo hauteskundeetan alkategai izango da berriro ere udalerriko aurpegi berriekin lagundurik.

    Anduezak bere esker ona agertu die Geroa Baiko kideei, bai eta herriaren alde “umiltasunetik” lan egiten jarraitzera animatu duten udalerriko bizilagunei ere.

    Andueza beste behin izango da Antsoaingo alkatetzarako Geroa Bairen zerrendaburua, zinegotzi moduan bi urtez ego ondoren eta “udal zerbitzu publikoak eta bizilagunen bizi kalitatea hobetzeko lanean jarraitzeko helburuarekin, oraingo honetan esperientziatik gainera, hori udalean maila bat baita”.

    Legegintzaldi honetan burututako lanaren balorazio baikorra egiten du: “Aparkaleku mugatuko gunea (Z.A.R.) ezarri da, kale eta plazak atsegindu dira eta lorategiak konpondu eta berriak jarri dira, eta hori guztia hiriak pertsonentzako ere direla uste dugulako Geroa Bain, hiriak bertan bizitzeko direla, eta neurri hauekin trafikoa murriztea lortu dugu, zentzu horretan hiri seguruagoa lortuz”.

    Era berean nabarmendu duenez, “Eguneko Zentro Komunitarioaren lanak bukatu dira, gobernu taldearen apustua alegia, gizarte etxearen lanak amaituz eta IDAKI-ko instalazioak gaur egungo garaietara egokituz”. 

    Alkategaiak azpimarratu duenez, IDAKI-ko igerilekuen estaldura aldatzeko Nafarroako Aurrekontu Orokorretan 60.000 euroko zuzenketa bat sartzea lortu du Geroa Baik, eta 2023 urtea amaitu baino lehen burutuko dira lanak.

    “Gobernatzeko beste modu bat badela frogatu dugu zortzi urte hauetan zehar, bizilagunak gure politiken erdian jarriz eta Antsoainen inoiz egon ez diren adostasun zabaletara iritsiz”, nabarmendu du Anduezak.

    Anduezaren arabera, zortzi urte hauetan zehar udalerriak “aldaketa garrantzitsua izan du, baina hobetu daitezkeen gauzak daude oraindik, etxebizitza alorrean adibidez, eta etxebizitza jakin batzuen egoera ere”. Anduezaren koaliziokide den José Mari Aierdi lehendakariordeak Antsoainen 209 etxebizitzari inguratzaile termikoaren zaharberritze energetikoa egiteko proiektua martxan jarri du eta fatxadetan lehen lanak hasi dira jada Etxebizitza Departamentuaren eta Europako Inbertsio Bankuaren arteko lankidetzari esker. “Ekintza askoko eta hitz gutxiko jendea gara gu”, gogorarazi du Anduezak, aldi berean iragarriz proiektu berriak dituela eskuartean Antsoainen etxebizitzaren eta hirigintzaren egoera hobetzeko, bai eta udalerri jasangarriagoa eta habitagarriagoa egiteko ere”.

    Azkenik, “elkarrizketarako gaitasunaren eta lan egiteko modu berrien” garrantzia azpimarratu du, “Antsoaingo herritarren beharrizanei erantzunak eta konponbideak eskainiz, hori izan delarik beti Geroa Bairen jardunbidea, NA+ eta PSNk 2023an oraindik dituzten obsesio eta konplexu ulergaitzetatik aldenduz, esaterako udalerriko herritar elebidunen eskubideak bezalako gaietan, euskaraz eta gaztelaniaz elkarrekin eta eskubide berberekin bizi nahi duten herritarrak baitira, ez gehiago ez gutxiago”.

    Izena eman gure buletina jasotzeko