Javier Leoz (Geroa Bai) :“Auzoa entzun ondoren, Txantreako urdingunea leheneratzearen alde egingo dugu”
Koalizioak gogorarazi du pasa den legegintzaldian bere ezarpenaren aurkako jarrera hartu zuela
Gaur goizean egin den Mugikortasun Batzarraren aurrean, Geroa Baik “Txantrea auzoan Aparkaldi Mugaturako Gunea kentzearen aldeko bere jarrera” agertu du.
Koalizioak gogorarazi duenez, “pasa den legegintzaldian urdingunea Txantrean ezartzearen aurka agertu ginen, bizilagunek agertutako aurkako jarreraren aurrean”.
Javier Leoz Geroa Baiko zinegotziaren hitzetan, “Txantreako AAEren ebaluaketarako azterlan tekniko eta soziologikoaren emaitzak analizatu ondoren, inkongruentziak antzeman ditugu aparkalekuetan hobekuntzak egon direla dioten azterlan teknikoaren datuen artean eta urdingunea mantentzearen aurkako jarrera nagusitua dagoela dioten datu teknikoen artean”.
Geroa Bairen aburuz “ezin da zerbitzu bat mantendu Txantreako bizilagunen gehienengoaren iritziaren aurka”. Horregatik, auzoan urdingunea kentzea proposatzen dugu Geroa Baitik.
Hala ere, “egungo azpiegitura mantenduz egitea proposatzen dugu, gure ustez etorkizunean AAE berriro ere ezartzea beharrezkoa izango baita. Gure analisian, etorkizunean etorri daitekeen berrezarpen hau guneka egin beharko da, Txantreak berak muga-eraginak deiturikoak pairatzen hastean eta berrezarpena eskatzean”, ziurtatu du Leozek.
Halaber, Iruñeko Geroa Baik salatu duenez, “UPNk jarrera arduragabea izan du, gai honen aurrean ez baitu iritzirik eman nahi izan, oposizio suntsitzailea egiten tematurik eta inolako neurririk proposatu gabe”.
Azkenik, “mota honetako erabaki bat Iruñeko udalaren gehiengoa errespetatuk hartu beharra dago, eta UPNk ez zuen horrelakorik inoiz egin gure hiria gobernatu zuenean”, deitoratu du Leozek.
Javier Leoz