Javier Leoz (Geroa Bai) “Cristina Ibarrola ez da ohartzen, ez du UPN-ko bere udal taldea koordinatzen Iruñean, ez eta bere alderdia bera ere”
Erripagañako bizilagunek behar dituzten zerbitzuak jasotzeko duten eskubidea eta zein udalerritan egon nahi duten erabakitzeko eskubidea defendatu du Iruñeko Geroa Baik
Iruñeko Geroa Baik gogorarazi du Iruñeko Udalak bultzaturiko galdeketa proiektua hasiera hasieratik babestu zuela, bizilagunen eskariei modu ordenatuan eta begirunetsuan erantzuteko saiakera serioa eginez, eta akordio hori gainontzeko udalekin lortu ez izana deitoratzen dugu.
“Gaur, hirigintza batzordean, eraginpeko lau udalen artean (Iruñea, Burlata, Eguesibar eta Uharte) adostutako inkesta soziologikoa aurkeztu da. Ekimen horren aurka ez gaudela adierazi dugu batzorde horretan, lau udalen arteko akordioaren fruitu izan delako hain zuzen ere, eta funtsezkoa deritzogu hori, Erripagañako bizilagunei galdeketa egiteko helburuan aurrerapausoa baita. Gure helburua ez da konponbideak inposatzea, baizik eta bizilagunen benetako borondatea islatuko duen prozesu parte hartzaile batean laguntzea”, ziurtatu du Leozek.
Cristina Ibarrolaren adierazpenen aurrean, “gure harridura agertu nahi dugu. Gogorarazi nahi diogu bere taldea, UPN, ez dela aurka agertu gaur hirigintza batzordean aurkeztu den proposamenaren aurrean. Ulergaitza da udal taldearen eta alderdiaren buru dagoenak, modu publikoan agertzea bere talde propioak erakundeetan gaitzetsi ez duenaren aurka dagoela”, nabarmendu du Leozek.
Leozek azpimarratu duenez “komenigarria da gogoratzea Eguesibarreko alkatea, UPNkoa, inkesta soziologiko hau egitearen alde agertu dela. Hortaz, Ibarrolak ez duela bere udal taldea, ez eta bere alderdia ere koordinatzen ondorioztatu dezakegu”.
Iruñeko Geroa Baik “ardura instituzionala eta egoerari dagokion maila” eskatu dio Ibarrola andereari, “herritarrek konponbideak eta guk entzutea nahi dute, ez enfrentamendua eta aurka jartze sistematikoa”.
“Erripagañako bizilagunekin gure konpromisoa berresten dugu. Zerbitzu publikoak, ekipamenduak eta arreta instituzionala direla eta dituzten eskaerak ulertzen ditugu. Lanean jarraituko dugu behar eta merezi dituzten zerbitzu eta baliabideak eduki ditzaten, administratiboki duten udalerria edozein izanik ere”, amaitu du adieraziz Leozek.
Javier Leoz