Itzuli

Javier Leoz Sanzek (Geroa Bai) Iruñeko udaleko zinegotzi kargua hartu du

Koalizioak ongietorria eman dio eta Iruñearen alde lan egiteko bere borondatea eskertu dio zinegotzi berriari

    Javier Leoz Javier Leoz

    Javier Leoz Sanzek modu ofizialean hartu du Iruñeko Udaleko zinegotzi akta, Koldo Martínez ordezkatuz.

    Geroa Baik bere ibilbide profesional zabala aitortu nahi du, bai eta Javier Leozek Iruñeko herritarrekin agertu duen konpromisoa ere.

    “Ilusio handiz nator eta Udalean dudan esperientzia eskaintzeko gogo handiz. Ohorea da gure hiriaren garapenean ekarpena egin ahal izatea”, ziurtatu du Leozek.

    Koalizioak gogorarazi duenez, Leoz, 59 urtekoa, Iruñean jaioa da, Zuzenbidean Lizentziaduna eta udal politika oso ongi ezagutzen du, Iruñeko Udaleko zinegotzi lanetan aritu baitzen 2011-15, 2015-19 eta 2019-23 legegintzaldietan, horietan hiriaren garapen eta ongizatearen alde modu nabarmenean lan eginez. Gainera, Javier Leoz Geroa Baiko Batzorde Iraunkorreko kide da eta gaur egun Nafarroako EAJko abokatu eta arduradun tekniko postuan egiten du lan.

    Izendapen honekin, Geroa Baik Iruñeko ongizate eta aurrerapenaren alde lan egiteko bere konpromisoa berresten du, bertako herritarren beharrizan eta espektatibekin sintonian beti.

    Izena eman gure buletina jasotzeko