Itzuli

Jokin Castiella (Geroa Bai), Sodenaren inbertsioen gaineko ikerketa batzordeko presidente aukeratu dute

Jokin Castiella Jokin Castiella

Jokin Castiella Geroa Baiko parlamentaria, Sodena elkarte publikoak egindako inbertsioak ikertzeko Nafarroako Parlamentuan eratu den ikerketa batzordeko presidente aukeratu dute asteazken honetan.

Jokin Castiella presidente aukeratu dute Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Orain Bai eta Izquierda-Ezkerra parlamentu taldeen botoekin, UPN, PSN eta PPN taldeek zuri bozkatu dutelarik.

Ikerketa batzordea ondoko parlamentariek eratzen dute; UPNren aldetik Juan Luis Sánchez de Muniáin eta Mariano Herrero; Geroa Bairen aldetik Jokin Castiella eta Rafa Eraso; EH Bildutik Maiorga Ramírez eta Arantza Izurdiaga; Podemos-Orain Bairen aldetik Laura Pérez eta Carlos Couso; PSNren aldetik Ainhoa Unzu eta Guzmán Garmendia; PPNtik Ana Beltrán, eta Izquierda-Ezkerraren aldetik, José Miguel Nuin.

Behin Castiella izendatu ondoren, ikerketa batzordea ateak itxita egin du bilera lan ildoa zehazteko, datorren azaroaren 12ra arteko epea jarriz informazio eskaerak eta agerraldi proposamenak egiteko, besteak beste. Azaroaren 14ean elkartuko da berriro batzordea eskaerak tramitatzeko. Hortik aurrera, beste epe bat irekiko da, oraindik zehatu gabekoa, lan egutegia zehazteko.

Ikerketa batzordeak 2019ko otsailaren 1 baino lehen amaitu beharko ditu bere lanak, data horretan bere ondorioak onartu beharko direlarik. Hala ere, epea zabaltzeko aukera badago.

Izena eman gure buletina jasotzeko