Jon Gondán Zizur Nagusiko alkatetzarako Geroa Bairen hautagai izango da berriro ere
Jon Gondán Cabrera (Zizur Nagusia, 1991eko uztailak 31) Zizur Nagusiko alkatetzarako Geroa Bai koalizioaren hautagai izango da berriro ere eta hirugarrenez.
Gondán Geroa Baiko udal taldeko kideekin eskerturik agertu da, bai eta koalizioarekin berarekin ere, datozen udal hauteskundeetan hautagaitzaren buru berriro ere egotera animatu izanagatik.
Alkategai moduan egin duen aurkezpenean Uxue Barkos Nafarroako Gobernuko Lehendakaritzarako Geroa Bairen hautagaiarekin batera agertu da, bai eta Koldo Martínez senatari autonomiko eta Iruñeko alkategaiarekin eta udaleko beste zinegotzi eta herriguneko beste kideekin ere.
Gondan Zizurko alkatetzarako Geroa Bairen zerrendaburu izango da berriro ere bi legegintzaldi alkate moduan egin ondoren, eta “udal zerbitzu publikoak eta bizilagunen bizi kalitatea hobetzeko lanean jarraitzeko” helburua agertu du, “lehen aldian izandako ilusio eta gogo berberekin” egiten duela azpimarratuz..
“Zortzi urte hauetan zehar gobernatzeko beste modu bat bazegoela frogatu dugu, bizilagunak gure politiken erdian jarriz eta Zizur Nagusian inoiz egon ez diren akordio zabaletara iritsiz, eta hori guztia Geroa Bairen taldearen lanari eta borondateari esker izan da, talde bateratzailea, langilea, eta gure herriaren interesak siglen gainetik jartzen dituena baita”, nabarmendu du Geroa Bairen alkategaiak.
“Azken legegintzaldi honetan, Geroa Bairen udal taldearen eta parlamentu taldearen arteko elkarlanari esker, Nafarroako aurrekontuei aurkeztutako zuzenketen bitartez 1.139.000 euro lortu dira Zizur Nagusian egingo diren proiektuetarako, hala nola semaforo korapiloaren erreforma (180.000 euro), Ardoi eta alde zaharreko eskola garraiorako urteko dirulaguntza (25.000 euro 2021ean, 40.000 euro 2022an eta 70.000 euro 2023an), Gaztetxe berriaren ekipamendua (40.000 euro), Emakumearen plazako haurrentzako parkearen estaldura (80.000 euro), plaka fotovoltaikoak (30.000 euro 202an eta 40.000 euro 2023an), komun autogarbigarria (80.000 euro), eguneko zentro berriaren eraikuntza (140.000 euro), bi estalitako bizikletentzako gordeleku adimentsu (80.000 euro), kultura etxe berrirako proiektuaren idazketa (50.000 euro), besteak beste.
Gondánek azpimarratu duenez, zortzi urte hauetan udalerriak erabateko aldaketa izan du, zerbitzu asko eguneratu eta modernizatu dira eta gaur egun “Zizur inoiz ez bezala dago, eta orain hobetzeko lanean jarraitu behar dugu”.
Jon Gondán