Jon Gondán Zizurko alkatearen eta Andoni Serrano Geroa Baiko zinegotziaren aurkako pintadak eta irainak gaitzetsi ditu Geroa Baik
Onartezinak diren eta jazartzea besterik bilatzen ez duten eraso hauen aurrean bere babes osoa agertu die koalizioak bi hautetsiei
Zizur Nagusiko jaiak hasteko ordu gutxiren faltan, Jon Gondán alkatearen eta Andoni Serrano zinegotziaren aurka agertutako pintadak eta irainak salatu ditu Geroa Baik. Koalizioak bere babes osoa agertu die Zizurko Geroa Baiko kide guztiei, bereziki Gondán eta Serrano hautetsiei, onartezinak diren eta jazarpena besterik bilatzen ez duten ekintza mota hauen aurrean.
Eraso mota intolerante eta bidegabe hauen aurrean, Geroa Baik errespetua eta bizikidetza lantzen jarraitzeko bere konpromisoa agertu du beste behin ere.
Halaber, koalizioak herritarrei deia egin die haien jarrera eta ideiak elkarrizketaren bitartez defenda ditzaten, hori baita gizarte demokratiko batean onargarria den bide bakarra. Ekintza onartezin hauek ordu gutxi barru hasiko diren jaiak ez iluntzea espero du koalizioak, bai eta zizurtar guztiek egun hauek biziki goza ditzaten, errespetutik eta bizikidetzatik beti, ildo honetan ez doan edozein jarrera eta jokabide alde batera utziz.