Itzuli

Geroa Bairen jardunaldi programatikoa

domingo 26 de marzo a las 09.45

    Geroa Baik jardunaldi programatiko bat egingo du igande honetan, maiatzaren 28ko hauteskundeei begira koalizioaren hauteskunde-programa elkarbanatu eta azken berrikusketa egiteko. Lan-mahai ezberdinen bitartez garatuko den jardunaldia Iruñeko Iruña Park Hotelean egingo da.

    Lan-mahaiak egituratzeko erabiliko diren alorrak honakoak dira: Proposamen politiko-instituzionala eta autgobernua; Zerga eta finantza politika; kalitatezko enplegua eta garapen ekonomikoa; Trantsizio ekologikoa; Landa mundua eta lurralde oreka; Gizarte politikak; Etxebizitza eta hirigintza; Osasuna; Hezkuntza; Emakume eta gizonen arteko berdintasuna; Hizkuntza politika; Bakea eta bizikidetza; Gazteria; Kultura; Kirola eta Funtzio Publikoa, barne saila eta justizia.

    Mahai guztiek eztabaida dinamizatua egingo dute eta haien garapenean mahaikideek aurkeztu ditzaketen proposamenak jaso eta baloratuko dira.

    Modu honetan, duela hilabete ugari hasitako programaren lanketa prozesuari amaiera eman nahi dio Geroa Baik, harekin herritarren konfiantza lortzeko asmoa duelarik berriro ere Nafarroan gobernu aurrerakoi baten buru egoteko. 

    Jardunaldi honen ateen irekiera 9:45ean izango da. 12:30ean Uxue Barkos Nafarroako Gobernuko Lehendakaritzarako hautagaiak jardunaldiaren itxieran hitz egingo du, komunikabideen presentziarekin. (Ordura arte jardunaldiaren ateak itxiak egongo dira komunikabideentzako).

    Izena eman gure buletina jasotzeko