Itzuli

Joseba Orduña izango da Eguesibarren Geroa Bairen zinegotzi berria

Alfonso Etxeberriaren ordezkoa da honek pasa den uztailean dimisioa aurkeztu ondoren

    Joseba Orduña Navarro izango da Eguesibarreko Udalean Geroa Bairen zinegotzi berria. Modu honetan, Alfonso Etxeberriaren ordezkoa izango da, honek pasa den uztailean bere dimisioa aurkeztu ondoren.

    Joseba Orduña Navarro, ezkondua eta seme baten aita, Sarrigurenen bizi da. Eguesibarreko zinegotzi izan zen 2011tik 2019ra arte. Pasa den legegintzaldian Kultura, Kirol eta Gizarte Zerbitzuen zinegotzi delegatua izan zen, hortaz udal bizitzaren eta administraritzaren funtzionamenduaren gaineko ezagutza sakona du.

    Orduñak bere ilusioa agertu du eta Navarra Sumaren aldetik burutzen ari den udal kudeaketa kaxkarrari kontrol lanari ekiteko bere gogoa azaldu du ere, jarrera eraikitzaile batetik eta udalerriko herritarren egunerokoa hobetuko duten proposamenekin.

    Izena eman gure buletina jasotzeko