Itzuli

Joseba Orduña Navarro, Eguesibarreko alkatetzarako Geroa Bairen hautagaia

Ekintza politiko aurrerakoia eta plurala berreskuratuko dituen eta udal zerbitzu publikoen hobetzearen aldeko apustu tinkoa egingo duen talde baten buru egoteko herritarren konfiantza lortzeko asmoa du Orduñak

    Joseba Orduña Navarro izango da Eguesibarreko Alkatetzarako Geroa Bairen hautagaia. Ezkondua eta seme baten aita, Sarrigurenen bizi da. Eguesibarreko zinegotzia izan da azken hiru legegintzaldietan eta alkateorde eta Kultura, Kirol eta Gizarte Zerbitzuen zinegotzi delegatua izan zen 2015-2019 legegintzaldian, hortaz udal bizitzaren eta administraritzaren funtzionamenduaren gaineko ezagutza zabala du. Halaber, udalerriko kultur sarean modu aktiboan parte hartzen du.

    Udalerriko alkatetzaren buru berriro egoteko asmoarekin izango da Orduña Geroa Bairen zerrendaburua, horretarako ekintza politiko aurrerakoia eta plurala proposatuz, bai eta kalitatezko udal zerbitzu publikoen aldeko apustu tinkoa eginez ere.

    Geroa Bairen hautagaiak defendatu duenez, “denok sartzen garen Udalerri bat eraikitzeko unea da, Eguesibarreko herritarren herritar segmentu guztien beharrizanei eta eskakizunei erantzuna emanez, eskasak eta egoera okerrean dauden aisialdirako azpiegiturak haurrentzako, edo elkartzeko tokirik ez duten eta kalez kale ibili behar duten gure gazte eta nerabeak adibidez”. “Era beran, haien beharrizanei erantzuna ematen dieten zerbitzu guztiak garestitu zaizkien familiei konponbideak eskaini behar dizkiegu, eta gure adinekoei ere, haien zerbitzuak ere asko hobetu baitaitezke”, ziurtatu du.

    Orduña ilusionaturik agertu da, bai eta “galdutako legegintzaldi baten ondoren” udal kudeaketa berreskuratzeko gogotsu ere. Salatu duenez, “asko dira lau urte hauetan sortu diren arazoak eta gutxi edo bat ere ez Navarra Sumatik emandako erantzunak”. “Familientzako Arreta Zentroaren problematika, Udaltzaingoa egondako zailtasunak eta segurtasun ezaren areagotzea edo kirol instalazioetan egondako arazoaren aurrean egondako ekintza falta dira agerikoenak diren adibideetako batzuk”, azaldu du.

    Horrela, “Udal hobea, hurbilagoa, bizilagun guztiak entzungo dituena, legegintzaldi honetan kontuan hartu ez diren kontzejuak ere entzungo dituena lortzeko lanean aritzeko” beharra nabarmendu du Orduñak, bai eta “herritar guztien onurarako kudeatuko duen Udala eta egunerokoan sortzen diren beharrizanak kontuan hartuko dituena”, gaineratu du.

    “Konpromiso hau hartzen dugu Geroa Baitik, Eguesibar sendo, kohesionatu eta berde baten alde lan egiteko konpromisoa, non haurrak, gazteak eta helduak zein adinekoak bertan bizitzeaz harro egongo diren”, amaitu du adieraziz Orduñak.

    Izena eman gure buletina jasotzeko