Itzuli

Justitia et Veritasek Kontuen Auzitegiko ebazpenari helegitea eginez sostengurik ez duen prozesu bat luzatzen saiatzea salatu du Geroa Baik

Geroa Baik salatu duenez Justitia et Veritasek Uxue Barkos Nafarroako Lehendakariaren aurka sostengurik ez duen prozesu bat luzatea bilatzen du, uztailean Kontuen Auzitegiak Barkosen aurkako salaketa baztertzen zuen ebazpen “tinkoa eta solidoari” helegitea egin baitio elkarte horrek, naiz eta beste justizia mailetan azken urteotan ere baztertua izan.

“Nafarroan bizi dugun aldaketa desgastatzea beste helbururik ez duen jazarpen eta eraso estrategia bat ikusten ari dugu, zehazki bere lehendakariaren figuran. Frogaturik geratu da Barkosen aurka esandako salaketa guztiak gezurra zirela eta horrela izaten jarraitzen dutela”, adierazi du koalizioak.

Geroa Baik gogorarazi du Auzitegi Gorenak, Goi Auzitegiko Bigarren Aretoak, Nafarroako Fiskaltzak eta Kontuen Auzitegiko ordezkariak modu “argian, solidoan eta tinkoan” ebatzi dutela gai honen inguruan azken urteotan, hortaz ulertezina da Justitia et Veritasek bere saiaketetan jarraitzea, frogaturik geratu baita maila guztietan Barkosen jokabidea legezkoa izan dela, ez baita inongo moduko irregulartasunik frogatu eta zeharo zilegia izan baita bere jarduera.

“Setakeria hau ikusita uler dezakegu elkarte honen xede bakarra Uxue Barkosen izena zikintzea dela bere aurkako jazarpen eta eraso kanpaina baten bitartez, bere azken helburuan, bi urtez jendartearen interes orokorraren alde lan egiten ari duen aldaketa geldiezina dinamitatzea dagoelarik”, amaitu du Geroa Baik. 

Izena eman gure buletina jasotzeko