Itzuli

Kale-edanaren kontrola, adinekoen egoitza eta Caixabank-Bankia fusioari buruz galdetuko du Geroa Baik datorren osoko bilkuran

    Uxue Barkos Uxue Barkos

    Uxue Barkosek Nafarroako Parlamentuko Mahai eta Eledunen Batzarraren ondoko prentsaurrekoan Geroa Baik datorren Gobernu kontrolerako osoko bilkurarako erregistratu dituen ekimenak azaldu ditu. Gobernuak kale-edanari aurre egiteko zein neurri aurreikusten duen galdetuko du Geroa Baik, bai eta adinekoen egoitzak direla eta hartutako konpromisoei buruz eta Caixabank-Bankia fusioari buruz ere.

     

    Halaber, Covidaren krisialdiari buruz galdeturik, Barkosek ziurtatu duenez Covid-19aren aurrean neurri berrien erabakia “osasun agintarien ardura da, gainontzeko eragileen betebeharra neurri horiek babestea eta laguntzea da, baina osasun agintariak dira nola, noiz eta zer egin ezarri behar dutenak”.


     

    Izena eman gure buletina jasotzeko