Itzuli

Kirol azpiegituren plan zuzendariaren ondorioei oniritzia eman die Baztango Geroa Bai

    Baztango Geroa Baik bere oniritzia agertu die Haranerako kirol azpiegituren Plan Zuzendariaren ondorioei. Koalizioak azaldu duenez, esleipendun enpresak burututako lana berriki aurkeztu zaio udalbatzari eta bertan, gaur egun dauden instalazioen balorapena egiteaz gain, etorkizunean egin daitezkeen beste instalazioen garapen aukerak ikertzen dira, bai eta Nafarroako Gobernuarena den Lekarozeko kirol gunean edo Oronoz-Mugairiko San Martin Ikastetxe zaharraren instalazioen ondoko espazioetan lankidetza planteamenduak ere. 

     

    Koalizioak gogorarazi duenez, Baztango Geroa Baik parlamentu taldearekin batera landu zuen zuzenketa bati esker burutu da azterlan hau, 2021 urteko Nafarroako Aurrekontu Orokorretan sartu ondoren.

     

    Rubén Ciganda eta Joseba Morena Baztango Geroa Baiko zinegotziek haien oniritzia agertu dute Tik Gestión enpresaren lanaren emaitzaren aurrean, bai eta Departamentuaren eta Baztango Udaleko Kirol Zinegotzigoaren artean egondako lankidetzarekin ere. Era berean, planaren lanketan parte hartu duten klub eta kirol eragileei koalizioaren esker ona adierazi nahi izan diete ere.

     

    Geroa Baik balioetsi duenez, lortutako ondorioek propioak diren instalazioetan edo Nafarroako Gobernuarekin lankidetza hitzarmenak sinatuz lor daitezkeenetan aukera handiak ematen dizkigute. Gainera, bailarako bizilagunentzako osasun iturri den jarduera fisikoa bultzatzeko kirol modalitate berriak jarduteko aukera berriak mahai gainean jarri dira ere, bai eta etorkizunean landu ahal izateko balizko proiektuek izan dezaketen kostua ere.

    Izena eman gure buletina jasotzeko