Itzuli

Kirolean sexu arrazoiagatik jarduten den abusu eta jazarpen sexualaren aurrean arretarako zerbitzu bat sortzea proposatu du Geroa Baik

Blanca Regúlez Geroa Baiko parlamentariak adierazi duenez, “kirolaren baitan gertatzen diren egoera hauek ez lukete gertatu behar, ezta horiek onartu ere, horregatik beharrezkoa da laguntzarako espazio anonimo eta doako bat sortzea”

    Blanca Regúlez Blanca Regúlez

    Kirolean sexu arrazoiagatik jarduten den sexu abusu eta jazarpenaren aurrean arretarako Zerbitzu anonimo eta doakoa sortzea proposatu du Geroa Baik, hori Nafarroako Kirolaren Institutuaren baitan egotea planteatuz. Zerbitzu hau Nafarroako haur, nerabe eta emakumezko kirolariei dago zuzendurik, horrela pairatu dezaketen abusu eta jazarpenaren aurrean telefono, e-posta edo WhatsApp bidez arreta jaso ahal izateko. Horretarako, koalizioak mozio bat erregistratu du Nafarroako Parlamentuko osoko bilkuran eztabaidatu dadin.

    Blanca Regúlez Geroa Baiko parlamentariak azaldu duenez, “Emakumezkoen Munduko Futbol Lehiaketan espainiar selekzioarekin gertatutakoak agerian utzi du egun bizi den egoera, kirolean, horren esparrua, diziplina eta maila dena delakoa ere existitzen den sexu arrazoi bidezko sexu abusu eta jazarpena ikusaraziz eta esparru mediatiko zein sozialean mahaigaineratuz”. 

    Regúlezek ziurtatu duenez,  kirolaren baitan gertatzen diren egoera hauek ez lukete gertatu behar, ezta horiek onartu ere”. “Haurtzaroan eta nerabezaroan kirol esparruan ematen den indarkeriaren aurrean Ekintza Protokolo bat du Nafarroak eta kirol erakundeek jarduten duten jarduera guztiarengan ezar daiteke, jarduera horiek erakunde barnekoak edo kanpokoak izan, bai eta horietan parte hartzen duten pertsona guztiengan ere”, azaldu du parlamentariak.

    “Hala ere, protokolo hau haurrei eta nerabeei zuzentzen zaie bakarrik eta emakumezko kirolariak kanpoan uzten ditu, nahiz eta emakume izateagatik, hain maskulinizaturik dagoen esparru batean, beste edozein indarkeria mota jasan dezaketen”, deitoratu du Regúlezek. “Egoera honen aurrean beharrezkoa deritzogu kirolean sexu arrazoiagatik sexu abusu eta jazarpenaren arretarako Zerbitzu bat sortzea, hori Nafarroako Kirolaren Institutuaren baitan kokatuz”, azaldu du Geroa Baiko parlamentariak.

    Regúlezen arabera, “laguntzarako espazio anonimo eta doako bat sortzea beharrezkoa da, Nafarroan kirolean aritzen diren haurrei, nerabeei eta emakumezkoei zuzendua, bertan telefono, e-posta edo WhatsApp bidez laguntza eta aholkularitza jaso ahal izateko, pairatu dezaketen abusu eta jazarpen kasuen aurrean”.

    Halaber, foru parlamentariak azaldu duenez, Geroa Bairen arabera “Zerbitzu honek arreta integrala eskaini beharko die egoera hauei aurre egin behar dieten kirolariei”. “Konfiantza espazio bat izan beharko da, bertan pertsonak zainduz, entzunez eta prozesuan zehar akonpainamendua eskainiz, ondoren baliabide publiko profesionaletara eramanez horrela modu indibidualizatuan haien egoerari arreta emateko, eta beste ezeren gainetik, pertsonari bere etorkizuna erabakitzen utziz, bai eta salatutako egoerarekin amaitzeko burutu beharreko ekintzen gaineko erabakiak haien eskutan utziz ere”, ziurtatu du Regúlezek.

    Izena eman gure buletina jasotzeko