Itzuli

Koalizio Gobernuaren jardun politikoari egonkortasuna ematen dio aurrekontu akordioa balioetsi du Geroa Baik

Koalizioaren aburuz gaurko iragarpena garrantzitsua da, kontuen onarpena Next Generation funtsak lortu aurretik eman beharreko pausoa baita

    2021eko Nafarroako Aurrekontu Orokorren onarpenerako gaur iragarri den Nafarroako Gobernuaren eta EH Bilduren arteko akordioaren aurrean, akordio hori funtsezkoa dela ziurtatu du Geroa Baik, Foru Komunitateari egonkortasuna ematen baitio. Koalizioak nabarmendu duenez, aurrekontu batzuen onarpena beti garrantzitsua den arren, oraingoan garrantzia bikoitza du, koalizio Gobernuaren jardun politikoari egonkortasuna ematen baitio eta pandemiak sortutako krisialdi honetan zeharo beharrezkoa da; eta funtsezkoa ere, Next Generation funtsak lortzeko aurretik eman beharreko pausoa delako.

    Geroa Baik azpimarratu duenez, PSN, Geroa Bai eta Podemos-Ahal Dugu alderdiek sostengatzen duten egungo Nafarroako Gobernuak EH Bildu Nafarroarekin negoziatzen dituen bigarren aurrekontuak izango dira hauek, hau legegintzaldiaren joera izanik jada eta gehiengo aurrerakoiaren aldeko apustua ere, Nafarroako Parlamentuko Mahaia eratu zen lehen une hartatik Geroa Baik jada aurreikusi zuena alegia.

    Bestalde, Geroa Bairen iritziz Navarra Sumaren estrategiak porrot egin du, bere burua negoziaziotik kanpo utziz, inoiz ez baitu aurrekontuen egonkortasunaren alde lan egiteko asmorik izan, bai ordea ezegonkortasun politikoa bilatzen.

    Azkenik, Geroa Baik azpimarratu duenez, bigarren aurrekontu hauen onarpena, Uxue Barkos buru zuen Gobernuak utzitako kontuen egoera ekonomiko ordenatu eta saneaturekin batera, atzo Kontuen Ganberak berak gogorarazten zuen moduan, bi funtsezko elementu dira Covid-19ak eragindako krisialdi sanitario, ekonomiko eta sozialari Nafarroak kaudimen eta baliabide handiagoekin aurre egin ahal izateko.


     

    Izena eman gure buletina jasotzeko