Koldo Martínezek San Juan Xar txiki haur eta gazte elkarteari bere babesa agertu dio eta UPN-k eta PSN-k auzoko talde komunitarioei emandako tratua salatu du
Koldo Martínez Iruñeko Alkatetzarako hautagaiak “argi” du “San Juan Xar Txiki bezalako haur eta gazte elkarteekin harremana eta lankidetza berreskuratu” beharra dagoela
Koalizioak hiri mugikortasunaren alorrean dituen proposamenetako batzuk azaldu ditu gaur Koldo Martínez Iruñeko Alkatetzarako hautagaiak, hala nola mikrobus elektrikoen doako bi linea zirkularren ezarpena, eskaerapeko geldialdiekin eta Curtidoresen geltoki finko bakarrarekin, edo bizikletentzako bideen bitartez hiria konektatzea, horrela espazio publikoa pertsonentzako berreskuratzeko helburua jarraituz.
“Pertsonentzako espazio publikoa berreskuratzea eta espazio seguru eta osasuntsuak sortzea ezinbesteko helburua da Geroa Bairentzat. Garraio publikoa lehenetsiko duen mugikortasunaren banaketa modalaren apustua da gurea, horrek aldi berean oinezkoentzako gune berriak sortuko baititu, aisialdirako, hurbiltasunezko merkataritzarako eta turismoarentzako adibidez”, ziurtatu du Martínezek.
Armadako Etorbidean komunikabideei egindako adierazpenetan, Geroa Bairen alkategaiak azpimarratu duenez “Iruñeak bizikletentzako bide gehiago behar ditu, horrela gure hiria konektatzeko lotuneak egituratzeko, hemen gauden etorbidea esaterako”.
“Garraio publiko eredugarria eta txirrindulari zein oinezkoekin atsegina izango duen Iruñea bat nahi dugu, Iruñea karbonoz neutroa 2050ean, adinekoentzako edo desgaitasuna duten pertsonentzako ibilbide irisgarriak edukiko dituen Iruñea bat, eta 15 minututako Iruñea bat, 3-30-300 filosofiarekin; 3 zuhaitz nire leihotik, %30 berdegune nire auzoan, eta parke publiko batetik 300 metrora”, azaldu du.
Iruñeko Alkatetzarako Geroa Bairen hautagaiak gainera, “Irunlarrea kalea hein batean oinezkoentzako bihurtzeko” apustua egin du, “aparkalekuko biribilgunetik Barañaingo etorbideraino hain zuzen ere”. Era berean, “emisio baxuko gunea hedatzearen” alde egin du ere, bai eta “trantsizio energetikoko plan bat burutzearen alde, energia berriztagarrietan, autokontsumoan eta eraginkortasun energetikoan aurrera egiteko”.
Azkenik, hiri barruan azken miliako banaketa arrazionalizatzeko Geroa Bairen proposamena azaldu du Martínezek, horretarako logistika zentroetatik hurbil ‘Urban Hubak’ sortuz, horietan banaketa burutzeko beharrezkoak diren garraioa, sailkaketa, logistika eta zerbitzuak elkartuz. “Entregatu bitartean biltegiratzerako espazioen mutualizatzea proposatzen dugu, bai eta azken miliako banaketaren kudeaketa hiri logistika jasangarriko kudeatzaileen bitartez egitea, CO2rik gabe, eta entrega orduen arrazionalizazioa ere, 19:00 eta 23:00 bitartean zarata 65 dBra mugatuz eta 23:00etatik aurrera debekatuz”, proposatuz amaitu du alkategaiak.